LP, Annie and The Caldwells, Bea Asurmendi eta White Carters: Jazzaldian galduko ez ditugun kontzertuak
Aurtengo Jazzaldian galduko ez ditugun kontzertuen zerrenda egin dugu Gaztean.
Iritsi da Durangoko Azoka eta iritsi dira Ahotsenea guneko disko aurkezpenak. Abenduaren 5ean hasi eta 8ra bitarte, kontzertuek Plateruena hartuko dute, 2025ean kaleratu diren diskoen jendaurreko aurkezpenetan.
Lau eguneko egitarauaren errepasoa eginda, honakoak dira Gaztean galduko ez ditugun bost kontzertuak. Gogoratu Durangora gerturatzerik ez baduzu Gaztearen webgunean Ahotseneko emanaldiak zuzenean ikusteko aukera izango duzula.
Iruñerriko seikoteak Harramazka izeneko disko berria aurkeztuko du Durangoko Azokan. “B Aldea”n kontatu zigutenez, disko honetan, letretan eta jorratu dituzten gaietan esfortzu berezia egin dute.
Kanta berriez gain, abesti klasikoei buelta bat emateko grinari ekin diote Harramazkan. Hala, besteak beste, Benito Lertxundiren “Baldorba”ren doinuez baliatu dira. Poparen bidetik, zuzeneko eklektiko baten indarraz gozatu nahi baduzu, Zinezena da Durangoko Azokan galdu ezin duzun kontzertua. Abenduaren 6an (larunbata) joko dute, 16:50ean.
Martxoan jaso genuen Gazteako erredakzioan Goizegi Hiltzeko, ØDEI artistaren azken lana. Ohiko trap eta drill ilunari eutsita, Terapia lanean baino letra garratzagoak aurki daitezke lapurtar musikariaren lan berrian.
Diskoan “raparen ortodoxia”ri omenaldia egin diola kontatu zigun artistak. Maitasunari eta amorruari, edo “maitasunezko amorru bati” kantatzen dio ØDEIk, eta hala egingo du Durangon. Kalitate ezin hobeko rap kontzertu bat ikusi nahi badu, gerturatu lapurtar artistaren kontzertura, abenduaren 6an (larunbata) 19:10ean.
Donostiar musikariak azaroan kaleratu du attä izeneko EP berria. Aurreko diskoaren biran bandaz inguratuta ikusi genuen Zozaya, eta oraingo honetarako oso bestelako ikuskizuna prestatu du artistak: bakarrik agertuko da musikaria, Ke Lepo ekoizlearekin elkarlanean egindako kantak zuzenean jo eta abesteko.
Negua barrutik ezagutzeko diskoa da Sara Zozayaren azkena, eta Durangon ikusiko duzun saio berezienetakoa eskainiko duela uste dugu. Abenduaren 7an (igandea) joko du, 14:30ean.
Ipuinak da burutik talde iruindarraren hirugarren diskoa. Taldekideek “Dida!”n azaldu digutenaren arabera, aldarrikapenez beteriko lana den arren (komunikabideen botereaz, memoria historikoaz, meritokraziaz, pornoaren kontsumoaren eraginaz ari dira, besteak beste), disko “leuna eta enpatikoa” da.
Nøgen, EZEZEZ eta Berri Txarrak erreferente argiak izan dira Ipuinak sortzeko, eta Burutiken ohiko akordeoi doinuekin uztartu dituzte aipatutako eraginak. Larunbatean joko dute (abenduak 6), 21:30ean.
Aurtengo Maketa Lehiaketako irabazleek etxean aurkeztuko dute Oraina Eskuetan, euren lehen diskoa. Jimmy Jazzen eskaini zuten kontzertuan ikusi genituen estreinakoz, eta badakigu Ahotsenean ere ez direla oharkabean pasako.
Taldearen hirugarren kontzertua izango da Durangoko Azokakoa, eta “Ilargi gorria”ren tankerako kanta borobilez gozatzeko aukera emango digute. Abenduaren 7an (igandea) izango da, 15:40ean.
Gainera, Gazteak Landako gunetik egingo duen saio berezitik igaroko dira musikariak, ostiral arratsaldean.
Aurtengo Jazzaldian galduko ez ditugun kontzertuen zerrenda egin dugu Gaztean.
Musika festibalaren bigarren edizioa abenduaren 11n eta 12an egingo dute, Intxaurrondo Kultur Elkartean.
Garuneko hoditeria konpontzeko ebakuntza bat egingo diotela azaldu du donostiar musikariak.
Gipuzkoar hiriburuko Cristina Enea parkean egiten den jaialdiak hamar urte beteko ditu aurten.
Sanferminetan, “putos maricones” oihukatu ostean, bi gizonek kristalezko botilak jaurti zizkietela azaldu dute sare sozial bitartez.
“Mailua pausatzeko garaia” iritsi aurretik, bi kontzertu emango dituzte, ASKE eta 40 Minutu Rock jaialdietan.
Ohi bezala, Errenterian zehar banatutako guneetan banatuko dituzte ekitaldiak, irailaren 17tik 20ra.
Dokumentua sinatu duten artisten artean, Fermin Muguruza, Hofe, Anari, Denso, Eire, Ezpalak, Esanezin, Merina Gris, La Txama, SÜNE eta TOC musikariak daude.
Abuztuaren 4tik 9ra, 30 taldetik gora ikusteko aukera izango da Gasteizeko Txosnetan, Andrea Maria Zuriaren jaietan.
Nat Simons, Aurora Beltrán, Orquesta Mondragon eta Malmö 040k ere Saguesen joko dute, abuztuaren 8tik 15era.