GAZTEAren Lege Oharra eta, zehazki, Pribatutasun Politika, arlo horretan aplikatzekoa den legeriaren arabera idatzi dira (bereziki, Europako Parlamentuaren eta Kontseiluaren 2016/679 Datuak Babesteko Erregelamendu Orokorra, 2016ko apirilaren 27koa, 3/2018 Lege Organikoa, 2018ko abenduaren 5ekoa, Datu Pertsonalak Babesteari eta Eskubide Digitalen Bermeari buruzkoa, eta 34/2002 Legea, uztailaren 11koa, Informazioaren Gizartearen Zerbitzuei eta Merkataritza Elektronikoari buruzkoa kontuan izanda), eta edozein unetan berrikusi eta aldatu ahalko dira, indarrean dagoen legediaren edozein aldaketatara egokitzeko. Kasu horretan, eduki berria GAZTEAn argitaratzen den unetik izango da aplikagarria, eta erabiltzaileek eskuragarri izango dute.
Erabiltzaileak bertan sartzea eta nabigatzea barne- askea eta doakoa da, eta pribatutasun politika eta lege oharra zein dagokion Espainiako legedia betetzeko konpromisoa hartzea dakar berekin.
GAZTEA bisitatzeak ez du erabiltzailea erregistratzera edo datu pertsonalak ematera derrigortzen. Hala ere, edukiak ikusteko erregistroa beharrezkoa da. Datu pertsonalak EITBren jabetzako prozedura automatizatu batean sartuko dira eta konfidentzialtasun osoz erabiliko dira, pribatutasun politikari buruzko 4. atalean ezarritakoarekin bat.
Erregistratzearen ondorioz erabiltzaileari pasahitz bat ematen zaio, erabiltzailea bera izango da pasahitza gorde eta egoki erabiltzearen arduradun bakarra. Horrenbestez, erabiltzaileak pasahitza arduraz eta konfidentzialki erabiltzeko eta hirugarren bati ez uzteko konpromisoa hartzen du. Gainera, erabiltzaileak pasahitza galdu edota ezegoki erabili duelako hirugarren batek webguneko zerbitzuak modu bidegabean erabiltzen baditu bere pasahitzarekin, erabiltzailea bera izango da arduraduna. Erabiltzaileak, pasahitza galduz gero, berehala jakinarazi beharko dio EITBri.
Erabiltzaileak GAZTEAren bitartez eskaintzen dituen edukiak eta gainontzeko zerbitzuak era egokian erabiltzeko konpromisoa hartzen du.Jarraian, Erabilpen ezegokitzat hartzen diren hainbat portaera zerrendatuko da. Adibide moduko zerrenda da; ez da inolaz ere zerrenda itxia. Honako hauek dira webgunean debekatuta dauden erabilpen ezegoki horiek:
Edukiak erreproduzitzea, kopiatzea, banatzea, publikoaren esku jartzea edota aldatzea (dagozkion eskubideen titularraren baimena izanez gero edota jarduera legez baimenduta badago salbu).
EITBren, bere hornitzaileen edota hirugarrenen sistema fisikoetan eta logikoetan kalteak eragitea; adibidez, sarean birus informatikoak edota kalteak eragin ditzakeen beste edozer sistema fisiko edo logiko hedatuz. Zerbitzuak behar bezala funtzionatzea eragotz dezakeen beste edozer kalte eragitea ere debekatuta dago.
Beste erabiltzaile batzuen posta elektronikoan sartzen ahalegintzea eta, sartuz gero, horiek erabiltzea edota haietako mezuak aldatzea edo manipulatzea.
Edukiak eta, bereziki, webgunearen edo aplikazioaren bitartez eskuratutako edozer informazio honako helburu hauetarako erabiltzea: publizitatea bidaltzeko, zuzeneko salmenta egiteko edo beste edozer helburu komertzial lortzeko komunikazioak bidaltzeko, hainbat pertsonari eskatu ez dituzten mezuak bidaltzeko edota informazio hori edonola hedatzeko.
Eta, oro har, edukiak legez kanpo, bidegabeki, fede txarrez edota ordena publikoaren aurka erabiltzea suposa dezakeen edozer jarduera.
EITBk GAZTEAn eskaintzen duen edozer zerbitzu aldez aurreko inolako jakinarazpenik gabe behin-behinekoz edota behin betiko eteteko eskubidea izango du, baita erabiltzailearekin duen harremana bertan behera uztekoa ere, erabilpen ezohikoren bat antzemanez gero.
Erabiltzaileak EITBri GAZTEAren bitartez emandako informazio guztiak egiazkoa izan beharko du. Horrenbestez, erabiltzaileak hainbat edukitara sartzeko bete behar dituen formularioetan emandako datu guztiak benetakoak direla bermatzen du. Era berean, erabiltzailearen ardura izango da EITBri emandako informazio guztia eguneratuta mantentzea, bere benetako egoerarekin bat etor dadin. Horiek horrela, erabiltzailea izango da egiten dituen adierazpen faltsuen edo zehaztugabeen arduradun bakarra, baita emandako informazioaren ondorioz EITBri edo hirugarrenei eragindako kalteena ere.
GAZTEAn jasotako edo gainontzeko erabiltzaileen esku jarritako informazio guztia dohainik lagakotzat jotzen da. Erabiltzaileak uko egingo dio dohainik erabil ezin daitekeen edozer informazio emateari.