Barbaridad Bagdad: single bat, kontzertu bat eta uda osterako disko bat
Taldeko Juanjo eta Alain “B Aldea”n izan dira, eskuartean duten proiektu berria hizpide.
Goizegi Hiltzeko diskoa aurkeztu digu ØDEI artistak, kaleratu eta hilabetera, “B Aldea”n.
Ohiko trap eta drill ilunari eutsita, Terapia lanean baino letra garratzagoak aurki daitezke lapurtar musikariaren lan berrian: “Aurrekoa barne lan bat izan zen, pasa behar nuen orri bat. Eta lan hori eginda libreago sentitu naiz, eta askatasun horretan etorri zaizkit gauza aski gordinak, garratzak, amorruzkoak…baina bada maitasuna ere, bada nonbait maitasunezko amorru bat, askotan”.
Estiloari dagokionez, askotan nahigabe bada ere, rapero purista dela dio artistak. “Purista naiz, baina ateak zabalik uztea ere maite dut. Kolaborazio anitzak egiten ditut, maite dut kolaboratzea, baina maite dut kolaboratzea diskotik kanpo. Egia da diskoan raparen ortodoxia atxiki nahi dudala”, azaldu digu. Pertsona eta pertsonaiaren arteko balizko distantziaz galdetuta, txikia dela dio musikariak: “Aski zintzoa naiz nire rap pertsonaiarekin; ez naiz ikusten diruaz edo, frantziar rapero askok egiten duten moduan, armez hitz egiten; ez direlako nire egunerokoa”.
Rapak Euskal Herrian duen presentziaz ere aritu da ØDEI. Honen ustez, rapari ez zaio inoiz benetako tokirik egin euskal eszenan. “Frantziar Estatuan, adibidez, musika estilo entzunena da rapa. Uste dut Euskal Herrian sekula ez dela horretarako lekurik egin. Esaten da oso adi entzun behar dela, ez dela erosoa. Uste dut belarriak ez direla egin, eta belarria ez badugu egiten zaila da sartzea. Uste dut, nonbait, belarriaren heziketa kontua ere badela”, azpimarratu du.
Bere burua bakarlari gisa aurkezten duen arren, lantalde handi baten laguntza du zuzenekoetarako: “ØDEI nire rapero izena da, nik produzitzen ditut kantak, nik egiten ditut letrak, baina ekipo oso bat gara, familia oso bat goaz zuzenekoetara. Oholtzan lau kide gara, eta oholtzatik kanpo argi eta soinu teknikariak, laguntzaileak…”.
Taldeko Juanjo eta Alain “B Aldea”n izan dira, eskuartean duten proiektu berria hizpide.
Galdakaoko musikariak bere bakarkako proiektua ekarri digu “B Aldea”ra.
Amoranteren bisita izan dugu “B Aldea”n. Udazkenean aterako duen disko berriaren aurrerapen bat ekarri digu: Niño de Elcherekin egindako elkarlana.
Ramona’s First Evil Boyfriendeko Andrea eta Julen “B Aldea”n izan dira, gipuzkoar bandaren hirugarren diskoa aurkezteko.
Javi Egino bandako abeslarietako batek diskoa aurkeztu digu, ‘B Aldea’n.
Taldeko Eymard Uberetagoena “B Aldea”n izan da, “Ez Esan” izeneko lana aurkezten.
Taldeko Unai eta Ibonek ‘Ultrapop’ izeneko diskoa ekarri digute “B Aldea”ra.
Aitaren heriotzaren doluaren baitan sortu du Zaurietan Lore, bere bakarkako lehen EPa.
Eñaut Gaztañaga bandako kideak aurkeztu digu kanta, primizian, “B Aldea”n.
‘Bizirik gaude’ izeneko diskoa aurkeztu digu Gartxot Unsainek, “B Aldea”n.