Gurean albiste

'Yoko Ona'k zuzeneko saioa egingo du igande honetan, Iruñean, Naxker eta Labarrekin

Abenduaren 14an (18:00etan), Iruñeko Laba aretoan agurtuko du ‘Yoko Ona’k 2025eko denboraldia, zuzeneko saio batekin. Naxker taldeko Ainhoa eta Karmele eta Labar artistak izango dituzte gonbidatu, eta sarrera doakoa izango da, aretoa bete arte. Saioa bukatuta, Naxkerreko bi kideek akustiko txikia eskainiko dute. Hurbiltzerik ez dutenek Gaztearen YouTubeko kanalean izango dute atala ikusgai, denboraldiko besteekin batera.

"Xiberutikan Mendebaldera", 24. Korrikako kanta, ZETAK, Maixux Zugarramurdi eta Erramun Martikorenaren eskutik

Gehiago ikusi

'Benetan Zabiz?', Nerea Mazorekin

'Yoko Ona', Eider Rodriguez eta Kattalin Minerrekin

La fiebre del k-pop llega también a Euskal Herria: "Esto es solo la punta del iceberg, y aún nos queda mucho por recibir"
18:00 - 20:00
ZUZENEAN
Duela  min.

K-poparen sukarraldia Euskal Herrian da: "Hau izozmendiaren tontorra baino ez da, eta oraindik asko dago etortzeko"

KPop Demon Hunters filmak eta bertako "Golden" kanta arrakastatsuak Korea lerroburuetara eraman dute beste behin. Musika, estetika, marketina... K-popa bizimodu bat da askorentzat. Euskal Herrian musika estilo horrek duen zabalkundeaz mintzatu gara Ibon Fernandez Gazteako esatariarekin, Laura Satire k-pop abeslariarekin eta Ruben Arbide k-pop dantza lehiaketetako aurkezlearekin.

18:00 - 20:00
ZUZENEAN
Duela  min.

Influencerrak, euskararen hauspoak Z belaunaldian: “Edukiak euskaraz egiteak ateak zabaltzen dizkizu”

Luma Otaño tolosarrak 24 urte ditu, eta urte eta erdi inguru darama TikToken euskarazko edukiak sortzen. Gaur egun, 15 mila jarraitzailetik gora ditu sare sozial horretan. Alex Etxegibel elgoibartarrak, berriz, 18 urte ditu, eta, umorezko edukiak igotzen ditu, euskaraz. 30.000 jarraitzailerekin baino gehiagorekin, arrebarekin egindako bideoek arrakasta handia dute Euskal Herriko gazteen artean.   

Gehiago ikusi

Datozen jaialdi eta kontzertuak

Gehiago ikusi

Maketa Lehiaketa, irudietan

    Gehiago ikusi

    Abesti berrienak, gurean

    Image Player
    Erreproduzitzen
    Zuzenean
    Zuzenekora itzuli
    1x 2x
    00:00 00:00
    Publizitatea
    X