Kontsultatu musikaren eguneko ordutegiak
Kontzertuak doakoak izango dira, baina beharrezkoa izango da gonbidapenak erreserbatzea. Uztailaren 5ean, astelehena, jarriko dira eskuragarri Gaztearen webgunean, 15:00etatik aurrera.
Urriaren 11n, Gazteak Musikaren Eguna ospatuko du Donostian, Tabakalerarekin elkarlanean. Besteak beste, zeatikez, Belako, Tatta, Lukiek, Anne Lukin, Esanezin, Aimarz, XSakara, Kattalin eta Nenufarrak, BARRRK, Garazi Esnaola eta Herenegun ikusteko aukera izango da Tabakalerako Patioan, Kutxa Fundazioa Klubean eta Prisma aretoan.
Aipatutakoez gain, Niña Coyote eta Chico Tornado, Libe Kortazar & Jon Basaguren, Apotheke 90, GAR, RTZ, Mugan, Burutik, Silitia, Nhil, Mr Luken eta Indigo taldeen zuzenekoak izango dira. Kontzertuak blokeka antolatu dira, eta guztiek izango dute ordu erdiko iraupena.
Sarrerak
Kontzertuak doakoak izango diren arren, nahitaezkoa izango da aurrez gonbidapenak eskuratzea. Urriaren 5ean, astelehena, jarriko dira eskuragarri Gaztearen webgunean, 15:00etatik 20:00etara bitarte, blokeka. Hau da, ekitaldira etorri nahi dutenek, ordutegiak errepasatu eta gustuko blokeetarako tiketak erreserbatu beharko dituzte.
Prisma aretoko DJ saioetarako ez da gonbidapenik erreserbatu beharko.
Ordutegiak
Patioa
1.Blokea
11:30 Libe Kortazar eta Jon Basaguren
12:30 Niña Coyote eta Chico Tornado
13:30 Silita
2.Blokea
14:30 Lukiek
15:30 Belako
16:30 Burutik
3.Blokea
17:30 zeatikez
18:30 Nhil
19:30 Anne Lukin
4. Blokea
20:30 Mr. Luken
21:30 Tatta
22:30 RTZ
Kutxa Fundazioa Kluba
1.Blokea
12:00 Apotheke 90
13:00 Indigo
14:00 Herenegun
2.Blokea
15:00 Garazi Esnaola
16:00 Esanezin
17:00 Mugan
3.Blokea
18:00 BARRRK
19:00 XSakara
20:00 Aimarz
4.Blokea
21:00 Kattalin eta Nenufarrak
22:00 Gar
Prisma
Siwanaba
Flaca
Juanita Puñales
Alai B2B Juanta Torri