Queens of the Stone Age Bilbon izango da, ekainaren 16an
Queens of the Stone Age estatubatuar rock banda ezagunak Bilbon joko du ekainaren 16an. Boskoteak Perfecth izeneko disko berria aurkeztuko du Miribillako Bilbao Arenan, Europan zehar eskainiko duten biraren baitan.
Kaliforniar stoner bandaren azken lanaz eta hogei urteko ibilbideko errepertorioko harribitxiez gozatu nahi duenak azaroaren 3an izango du sarrerak eskuratzeko aukera, aurre salmenta berezian. Salmenta orokorra, aldiz, azaroaren 6an irekiko dute. Bizkaiko hiriburuaz gain, Bordelen (ekainak 15), Sevillan (ekainak 20) eta Valentzian (ekainak 21) izango dira.
Taldeak urriaren 30ean kaleratu du Perfecth izeneko estudioko bederatzigarren diskoa. Josh Homme eta Michael Shuman taldekideek ekoitzitako bildumak maitasuna, desira eta galeraren gaiak jorratzen ditu.