Bulegok 'AMORE' izeneko disko berria kaleratuko du urtarrilaren 12an

Urtebeteko isilaldiaren ostean, gipuzkoar bandak 15 kantako bilduma kaleratuko duela iragarri du sare sozialetan.
Bulego

Bulegok AMORE izeneko disko berria kaleratuko du 2027ko urtarrilaren 12an. 2025 bukaeran iragarri zuten geldialdiaren ostean, 15 kantako lan luze bat osatu dute iragarri dute Instagramen. Gainera, lan osoa entzuteko aukera izan aurretik, “Zugatik” eta “amore” singleak entzuteko aukera izango dugula azaldu dute.

Disko berrian, “desegin al zara inoiz maitasunean?” galderari erantzungo diote Bulegoko kideek. Hala, eurek azaldu dutenez, “15 abestitan kontatutako istorio bat” sortu dute, “hasieratik amaierara dastatzeko eta sentitzeko egina izan den” diskoan.

Geldialdia iragarri zutenean, 2027rako itzulera hitzordu berezi bat iragarri zuten: martxoaren 6a, Bilbao Arenan. Orduan, “taldearen etapa berri baten hasiera” izango zela adierazi zuten. AMORE kaleratuta, bertako abestiak zuzenean entzuteko lehen hitzorduetako bat izango da Miribillako kontzertua.

Publizitatea
X