The Interrupters, Reconstruction Tour eta Haywire, Bilbon, Bilbo’N’Roll jaialdiaren lehen edizioan

Barna’N’Roll kataluniar jaialdi ezaguna Bilbora iritsiko da maiatzaren 21ean. Bizkaia Arenan izango da hitzordua.
The Interrupters

Barna’N’Roll Bartzelonako jaialdia Bilbora iritsiko da aurten, The Interrupters, Recostruction Tour eta Haywiren kontzertuekin. Maiatzaren 21ean izango da hitzordua, Barna’N’Roll jaialdiaren 2027ko edizioaren bezperan, Bizkaia Arenan. Antolatzaileek jakitera eman dutenez, iragarritakoez gain, beste “hainbat talde” batuko dira kartelera.

Sarrerak urriaren 7an, asteazkenarekin, izango dira eskuragarri, 10:00etatik aurrera.

Barna’N’Roll

Kataluniar jaialdiak hamargarren urteurrena ospatuko du aurten. Urte hauetan guztietan, nazioarteko punk rock eta hardcore banda entzutetsuenak bildu dituzte Bartzelona eta inguruetan. Barna’N’Rollen programazioaren baitan, The Offspring, Bad Religion, Berri Txarrak, Gatillazo, Sum 41 eta Dropkick Murphys taldeen zuzeneko indartsuez gozatzeko aukera izan da.

Aurten, Pobre Espanyolen izango da jaialdia.

Publizitatea
X