Sareetan ikusia: Bulego eta Zea Maysen kontzertu biralak eta Miley Cyrusen ezkontza

Asteburuak berri freskoak ekarri dizkigu. Besteak beste, Euskal Herriko kalean musikaz busti dira, Bulego eta Zea Maysen eskutik.
Miley Cyrusen ezkontza

Egarria diskoa kaleratu eta ordu gutxira iritsi zitzaigun berria: Zea Maysek doako kontzertua eskaini behar zuen Bilboko kaleetan, lan berriaren birari hasiera emateko. Hala, ostiralean, Isozaki Dorren plazan agertu ziren lau musikariak, eta gerturatu ziren ehunka pertsonak dantzan jarri zituzten Zea Maysen disko berriaren erritmoan.

Taldeak sare sozialetan iragarritakoaren arabera, Egarria diskoa zuzenean entzuteko hurrengo hitzorduak Donibane Lohitzunen (otsailak 13), Atarrabian (otsailak 20) eta Gasteizen (apirilak 17) izango dira.

Bulego, zazpi lurraldeetan barrena               

Bulego taldeko kideak ere kaleetan ikusi ditugu egunotan. Izan ere, azaroaren 21ean, Euskal Herriko zazpi probintziak zeharkatu zituzten, 20 minutuko zazpi kontzertu eskaintzeko. Maulen, Donapaleun, Baionan, Donostian, Bilbon, Gasteizen eta Iruñean izan dira, “gertuko ekitaldien xarma berezia” berreskuratzeko.

ZETAKen bideo birala

Nafar bandak Pello Reparazek MITOAROA III ikuskizunean egindako hitzaldia igo du sare sozialetara, ikuskizun osoa plataformetan entzungai dagoela iragartzeko. Bideoan, Pellok bere amama Karmeleren istorioa kontatzen du, Neguriko etxe batera neska joan zen emakume bilbotarra. Honen bizitza laburbiltzen du Pellok, amonak palkotik begiratzen duen bitartean.

Rosalía eta Rauw Alejandro, berriz adiskide?

Rosalíaren “La Perla” abestiak mundua zeharkatu duen honetan, letraren ustezko protagonistarekin harremana berreskuratu du kataluniar artistak. Izan ere, Rauw Alejandrok “Tremendo desastre” (“La Perla” abestiaren letrako esaldia) izeneko kanta kaleratuko duela iragarri du, eta Rosalíak “Ok, banger” (Ok, abesti puxka) iruzkina utzi dio sare sozialetan. Esaldiak hautsak harrotu ditu sare sozialetan, bien arteko harremana erabat hautsita zegoela uste baitzen.  

Miley Cyrusen ezkontza

Miley Cyrus estatubatuar artista Maxx Morando musikariarekin ezkondu da asteburuan. Bost urteko harremanaren ostean ezkondu dira bi artistak, komunikabideak eta euren zaleak oharkabean harrapatu dituen ospakizunean. Palm Springsen (Kalifornia) ezkondu dira, lagunez eta familiaz inguratuta.

Publizitatea
X