ETSk 20 urteko ibilbidea bilduko duen dokumentala aurkeztuko du Bilboko Zinebi jaialdian

‘ETS Itzal Argitan’ deituko da ikus-entzunezko pieza eta azaroaren 25ean estreinatuko dute, Sala BBKn.
En Tol Sarmiento

ETS taldeak bandaren 20 urteko ibilbidea bilduko duen ‘ETS Itzal Argitan’ dokumentala aurkeztuko du. Fermin Aiok zuzendutako lana Bilboko Zinema Dokumentalaren eta Film Laburen Nazioarteko Zinemaldian (Zinebi) programazioaren baitan aurkeztuko dute.

Jendaurreko lehen aurkezpena azaroaren 25ean izango da, Sala BBK aretoan, 20:00etan. Sarrerak eskuragarri daude dagoeneko, hemen, bost euroren truke.

Zer ikusiko dugu?

"Zer egin arrakastak iluntasunera bultzatzen zaituenean?". Galdera horri erantzuten saiatuko da Fermin Aio zuzendaria, ETSko kideen ibilbide profesional eta pertsonalaren arrastoa jarraituta.

Iñigo Etxezarreta eta En Tol Sarmiento gailurrera iritsi dira, 20 urte errepide eta oholtzetan igaro ondoren. Baina 35.000 pertsonaren aurrean, Iñigo hautsi egiten da. Presioak eta haurtzaroan anaiaren heriotzak utzitako sendatu gabeko zauriak errua azaleratzen dute.

Ostean, Konkista dator, bere diskorik pertsonalena: barrura egindako konkista. Bere familia eta taldekideekin batera, Iñigoren bidelagun izango gara musikaren bidez bizitza berreraikitzeko prozesuan zehar.  

Publizitatea
X