Barbaridad Bagdad: single bat, kontzertu bat eta uda osterako disko bat
Taldeko Juanjo eta Alain “B Aldea”n izan dira, eskuartean duten proiektu berria hizpide.
Zinez taldeko June Txibite eta Aimar Jimenez “B Aldea”n izan dira, Harramazka izeneko disko berria aurkezteko.
Seiko formatuan, iruindar taldea biziberrituta dator. Elementu musikalez gain, letratan eta gaietan esfortzu berezia egin dutela kontatu digute musikariek.
“Emakumeak tematika aldatzen ari dira, eta gizonek badute zer aldatu, beti hitz egiten dute berdinaz, borroka etabar. 2025ean gaude, agian Amaiurko gaztelua bakean utzi beharko genuke”, azpimarratu du Aimarrek.
Aldatzeko joera horretan, klasikoei esanahi berri bat emateko hautua egin dute. Hala, Benito Lertxundiren “Baldorba” eta Laboaren “Txoriak txori”ren erreferentziak aurkitu daitezke euren lanean. “Kanta zaharrei buelta bat ematen saiatu gara, gaurkotasunean zer zentzu izango luketen pentsatuz”, azaldu dute.
Erreferenteez galdetuta, Burutik, Merina Gris, Olaia Inziarte eta Gorka Urbizu aipatu dituzte bi musikariek.
Diskoan, Olaia Inziarterekin egindako “Beharrez gero” abestia topatu dugu. “Olaiarekin estudioan egotea sekulakoa izan da, asko daki”, azaldu du Junek. Gainera, abesti honekin gauza bitxia gertatu zitzaiela kontatu digute: estudiora iristean, preprodukzioan, kanta goitik behera aldatu zuten.
Zinezen disko berria zuzenean entzun nahi baduzu, hitzordu berezia duzu urriaren 17an, Totem aretoan.
Taldeko Juanjo eta Alain “B Aldea”n izan dira, eskuartean duten proiektu berria hizpide.
Galdakaoko musikariak bere bakarkako proiektua ekarri digu “B Aldea”ra.
Amoranteren bisita izan dugu “B Aldea”n. Udazkenean aterako duen disko berriaren aurrerapen bat ekarri digu: Niño de Elcherekin egindako elkarlana.
Ramona’s First Evil Boyfriendeko Andrea eta Julen “B Aldea”n izan dira, gipuzkoar bandaren hirugarren diskoa aurkezteko.
Javi Egino bandako abeslarietako batek diskoa aurkeztu digu, ‘B Aldea’n.
Taldeko Eymard Uberetagoena “B Aldea”n izan da, “Ez Esan” izeneko lana aurkezten.
Taldeko Unai eta Ibonek ‘Ultrapop’ izeneko diskoa ekarri digute “B Aldea”ra.
Aitaren heriotzaren doluaren baitan sortu du Zaurietan Lore, bere bakarkako lehen EPa.
Eñaut Gaztañaga bandako kideak aurkeztu digu kanta, primizian, “B Aldea”n.
‘Bizirik gaude’ izeneko diskoa aurkeztu digu Gartxot Unsainek, “B Aldea”n.