Durangoko Azoka 2025: Ahotseneko kontzertuen ordutegia, egunez egun
Lukiek, Mirua, Sara Zozaya, Nhil, Naxker, Ødei, Silitia, Bele eta Esanezinek kontzertua eskainiko dute Plateruenan. Durangora gerturatzerik ez baduzu, Gaztearen webgunean Ahotseneko emanaldiak zuzenean ikusteko aukera izango duzu.
Zuzeneko musikaz gozatzeko aukera paregabea eskainiko du aurtengo Durangoko Azokak, abenduaren 5etik 8ra. Plateruena antzokian bilduko dira 2025ean musika berria kaleratu diren euskal talde eta bakarlariak.
Besteak beste, Lukiek, Sara Zozaya, Nhil, Mugan, Ødei, Silitia, Bele, Esanezin, Mihise, GAR (Gaztea Maketa Lehiaketako aurtengo irabazleak), Bisai, Jonkass, Zinez, Mirua eta Naxker zuzenean ikusteko aukera izango da. Kontzertu guztiek ordu erdi iraungo dute eta doakoak izango dira, aforoa bete arte. Durangora gerturatzerik ez baduzu, Gaztearen webgunean Ahotseneko emanaldiak zuzenean ikusteko aukera izango duzu.
Abenduak 5 (ostirala)
11:00 Don Inorrez eta Oier Gillan
15:40 Arima Soul
16:50 Mugarri
18:00 Mihise
19:10 Mugan
20:20 Heitxi
21:30 Eskafandra
23:30 Lukiek eta EZEZEZ
Abenduak 6 (larunbata)
11:00 Kak!
12:10 Bisai
13:20 Jonkass
14:30 Nhil
15:40 Ixabe
16:50 Zinez
18:00 Aria
19:10 Ødei
20:20 Herenegun
21:30 Burutik
23:30 Mirua eta Naxker
Abenduak 7 (igandea)
11:00 Harribitxi
12:10 Isuo
13:20 Ilargi
14:30 Sara Zozaya
15:40 GAR
15:50 Karma
18:00 Silitia
19:10 Harria
20:20 Ginka Biloba
21:30 Gailu
Abenduak 8 (astelehena)
11:00 Hartzak Zeruan
12:10 Haize Arrosa
13:20 Bele
14:30 Ekiza
15:40 Garraio
16:50 Esanezin
18:00 Kiimak
19:10 Ane Han