Iluntasunean argia bilatzen, Ateri taldearen EP berriarekin
Javi Egino bandako abeslarietako batek diskoa aurkeztu digu, ‘B Aldea’n.
Sara Zozayak attä izeneko EP berria aurkeztu digu “B Aldea”n. Azaroaren 11n izango da plataformetan entzungai. Aurretik, baina, “Blu” singleaz aritu da, eta diskoan entzungo dugun “Ilu” primizian erakutsi digu.
Atera berri duen “Blu” singleaz hizketan, iraganeko igandeei idatzitako abestia dela kontatu digu musikariak. Hotzak eta malenkoniatsuak ziren bere haurtzaroko igandeak, eta partekatutako sentsazioa dela kontatu digu.
Hasiera berri bat da attä, portal baten irekiera. Eraldaketa prozesu bakartia eta ilunpekoa izan da: “Ate hau irekitzeko sekulako lanketa egin behar izan dut, gauza asko aldatu dira nire barruan eta horiei zuzen begiratu diet”.
Gauzak egiteko modu berri honetan, banda alde batera utzi eta bakarrik ikusiko dugu Sara Zozaya oholtza gainean. “Banda guztiarekin aritzea ez zen oso jasangarria, zaildu egin zen entsaiatzea eta jotzea, eta bukaera aldean ez nuen zuzenekoetan gozatzen. Soltatu eta zuzenekoetan libre sentitzea behar nuen”, azaldu du artistak. Taula gainean bakarrik dagoen arren, Ke Lepok ekoitzi dio diskoa, eta beldurrik gabe sortzeko modu berriak erakutsi dizkio.
Gustura dago egindako lanarekin, baina bakarrik sentitu dela azpimarratu du. Galduta egon da, eta garai “nahiko katastrofistak” igaro dituela kontatu digu. Hala ere, lortu du kobazulotik atera eta argi printza batzuk ikustea.
Javi Egino bandako abeslarietako batek diskoa aurkeztu digu, ‘B Aldea’n.
Taldeko Eymard Uberetagoena “B Aldea”n izan da, “Ez Esan” izeneko lana aurkezten.
Taldeko Unai eta Ibonek ‘Ultrapop’ izeneko diskoa ekarri digute “B Aldea”ra.
Aitaren heriotzaren doluaren baitan sortu du Zaurietan Lore, bere bakarkako lehen EPa.
Eñaut Gaztañaga bandako kideak aurkeztu digu kanta, primizian, “B Aldea”n.
‘Bizirik gaude’ izeneko diskoa aurkeztu digu Gartxot Unsainek, “B Aldea”n.
Iruñekoa den arren Bartzelonan bizi da musikaria. Bere proposamen artistikoa aurkeztu digu, "B Aldea"n.
Argentinar musikariak Donostiako Dabadaban eta Bilboko Kafe Antzokian aurkeztuko du ‘El retorno’, bere bakarkako lehen lana.
Paule Bilbao proiektuaren burua “B Aldea”n izan da, Arimaren laugarren diskoa aurkezteko.
Bilboko Kutxa Beltzean joko dute aste honetan, sarrera guztiak salduta, lehen aldiz. Karmele eta Jaione taldekideek 'Nori jarriko dizkiozu gure abestiak?' EPa aurkeztu digute, “B Aldea”n.