Cecilio G, Kiliki, Maruxak, Samantha Hudson, Naxker, TOC, Arene 6 eta Euskoprincessek 2027ko BatBatean jaialdian joko dute
Gasteizko BatBatean jaialdiak 2027ko edizioan joko duten artisten lehen izenak argitaratu ditu.
Cecilio G, Kiliki, Maruxak, Samantha Hudson, Naxker, TOC, Arene 6, Euskoprincess, Borla, Las Ninyas del Corro, Lendakaris Muertos, Marmitako Trap Banda, Mirua, Nafarroa 1512, Periferia, Streetwise eta Tatxersek Mendizabalan izango dira, maiatzaren 7an eta 8an.
Musika estilo eta belaunaldi ezberdinak uztartzen dituen proposamenarekin, BatBateanen bigarren edizio honetan, “egungo musika eszenaren aniztasuna eta energia” bilduko ditu festibalak.
Jaialdiak bertako artistetan jarriko du fokua, “aretoetako ohiko zirkuitutik harago joateko aukera” eskaini eta “dagoeneko ibilbide eta aitortza propioa duten bertako artistei eta taldeei, agertoki handiagoetan eta publiko zabalago baten aurrean aritzeko aukera” emanez.
Bonuak salgai daude dagoeneko, BatBateanen webgunean. Lehen 1.000 bonuak denbora errekorrean agortu ondoren, jaialdiak 50 euroko sustapen-prezioa mantentzea erabaki du. Eskaintza hau urriaren 27ra arte mantenduko dute. Egun horretatik aurrera, bonuak 55 euro balioko ditu.
Iazkoaren arrakastaren bila
2025ekoa izan zen festibalaren lehen edizioa, eta 16.000 lagun bildu ziren Mendizabalan zehar banatutako oholtzetan. Besteak beste, Metrika, Hofe, Kaos Etiliko, La Élite, Brigade Loco, Tatta, Lukiek, Nerve Agent, Añube eta Bravaren zuzenekoez gozatzeko aukera izan zen.