IZARO eta Olaia, Gaztea Sarietan
ZARO eta Olaia Inziartek ireki dute Gaztea Sarien zuzeneko emanaldien zerrenda. IZAROk berak eman digu berria: ama izan aurreko azken emanaldia izango da Gaztea Sarietakoa. 'cerodenero' bira bukatuta, bizkaitar artistak duela astebete iragarri zuen aurtengo abenduan Arkitektura izeneko lana aterako duela, baita ia zazpi hilabeteko haurdun zegoela ere.
Olaia Inziarterentzat ere urte borobila izan da aurtengoa, bada, zerrautsa disko luzea eta zura izeneko EPa kaleratu ditu, eta gurean zein munduan barrena aurkeztu dizkio jendeari.
Martxoaren 5ean ospatuko dugu Gaztea Sarien gau handia, Euskalduna Bilbaoko Urban Hall aretoan. Urtero legez, euskal musikak emandako onena sarituko dugu, eta artista horietako asko oholtza gainera gonbidatuko ditugu, galarako propio prestatutako ikuskizuna eskaintzeko.