Peiremans+ek disko berria du eskuartean: “Udan grabatu genuen eta azaroaren 19an aterako da”
Gorka Urbizu eta Ima Ubedak Peiremans+en disko berriaren berri eman digute gaur “Dida!”n. Udan grabatu zuten lana, eta azaroaren 19an izango dugu entzungai.
Cadizen grabatu dute lana, Paco Loco ekoizlearen estudioan. Bilduma berriaren atariko gisa, “Durangoko Palentinoan” izeneko singlea kaleratu dute gaur goizaldean. Durangoko Palentino tabernan bertan grabatutako bideo ikusgarri batekin lagundu dute kanta.
Bertan, J Martina, Itziar Ituño, Mursego, Merina Gris, Kiliki, Antton Telleria, Ibil Bedi, IZARO eta beste hainbat artista eta aurpegi ezagun ikusi ditugu. Gorka Urbizuk berak azaldu duenez, “Durangoko Azokan fauna kulturala elkartzen den lekua” omentzeko kanta da kaleratu berri dutena.
Durangoko Azokan salgai izango dituzten produktuez ere aritu dira: Peiremans+en aurreko kantak bilduko dituen berrargitalpena eta EP berri bat.
Zure interesekoa izan daiteke
Alex Sardui, Exkixuren itzuleraz: “Ibilbide laburra izan genuenez, ez genuen jendea nekatu”