Garazi Esnaolak “Ez gaude hemen” aurkeztu digu, bere estreinako diskoari izena emango dion singlea
Musikariak irailaren 28an kaleratuko du bere bakarkako lehen diskoa.
Larunbatean, irailak 5, Inurri Egunaren hirugarren edizioa ospatuko dute Usurbilen. Julene Ilarramendi elkarteko sortzaileetako bat “Dida Fresh”en izan da, egun berezi honek ekarriko dituenak hizpide.
Gosaria, mahai ingurua, batukada, bazkaria, bertso saioak eta Chica Sobresalto, Janus Lester eta Garazi Esnaola, Elektropottotte eta Mugan taldeen kontzertuak izango dira. Bazkarirako sarrerak agortuta dauden arren, kontzertuetakoak eskuragarri daude oraindik, hemen.
Duela zazpi urte sortu zuten Izan Inurri taldea, Juleneren ama bularreko minbizi metastasikoak jota hil eta bi urtera. Doluak eragindako sentipenekin zerbait sortu nahi zuen Julenek, eta berak aitortu digunez, ez zuen uste honaino iritsiko zirenik: “Joan gara jende zoragarriz inguratzen eta ikusi dugu badagoela gabezia handi bat, minbizia tabuz josita baitago”.
Behar horri ekintzekin erantzuteko, minbizia duten pertsonen eta ingurukoen prozesuak laguntzen dituzte Izan Inurri elkartean, perspektiba feminista eta eraldatzaile batetik.
Musikariak irailaren 28an kaleratuko du bere bakarkako lehen diskoa.
Doechii, Chappel Roan, Katseye, Mitski eta Bikini Killek jo dute Californian egin berri den festibalean. Eskuratutako irabaziak emakumeen eskubideen alde lan egiten duten erakundeentzat izango dira.
Andrea Pozo, taldeko abeslaria, "Dida Fresh!"en izan da. Hirukoak abuztuaren 17an Zarauzko malekoian joko du, Gaztea Gaua deialdi irekian parte hartu ostean.
Estatubatuar musikariak sare sozialetan idatzitako mezu kriptikoa ekarri digu Ibon Fernandezek “Dida Fresh!”era.
Oporretan dago Iñigo Etxezarreta, baina tarte bat egin digu kaleratu berri duten kanta aurkezteko.
“Dida!” saioan izan dugu GUAUren podcast berriko aurkezlea.
Taldeko Imanol Ubeda eta Gorka Urbizu “Dida!”n izan dira, iragarri berri duten Halley bira hizpide.
Elorrietak berak ekarri digu estudiora, eta udazkenean iritsiko den LParen berri eman digu.
Larunbatean, BatBatean jaialdian emandako kontzertu jendetsuaz aritu da iruindar artista. Gainera, “Tan Petit” (maiatzaren 20an estreinatuko den kanta) aurkeztu digu. Entzun primizian!