Janus Lester: “Abesti honek ez du mundua aldatuko baina abestien bitartez beste mundu batzuk imajinatu ditzakegu”

“POPERA” izeneko singleak emango dio izenburua Janus Lesterren disko berriari. Jokin Pinatxok primizian aurkeztu digu kanta, “Dida!”n.
Iragarkia
18:00 - 20:00

Janus Lesterrek “POPERA” izeneko kanta berria aurkeztu digu, primizian, “Dida!” saioan. Musikariak aurreratu digunez, azaroaren 27an kaleratuko duten diskoaren izenburua darama gaur aurkeztu digun singleak.

Bideoklip ikusgarriarekin lagundu dute abestiaren kaleratzea. Bertan, Edurne Azkarate, Antton Telleria, Ruper Ordorika, Porrotx, Bittorkas, Ane Gabarain eta beste hainbat aurpegi ezagun ikusi ditugu. Janus Lesterrek berak azaldu digunez, bideo honetan ikusi duguna diskoan topatuko dugunaren aurrerapena da.

Durangoko Azokan aurkeztuko dute lana, baita Kursaalen eta Euskaldunan ere.

Publizitatea
X