EZEZEZ, Anari, Xiberoots, Aimarz, Bele, Neomak, Ezpalak, Mirua, Kiliki eta Skabidean, Donostiako Aste Nagusi piratan
Abuztuaren 8tik 15era, Donostiako Piratek musika programazio oparoa prestatu dute 2026ko Aste Nagusirako.
IZARO RTVEko ‘La Revuelta’ saioan izan da bart. Albiste bikoitzarekin joan da telebistara: haurdun dago eta disko berria aterako du, abenduan. David Broncanoren saioan azaldu duenez, bizi dugun egoera nahasiaren aurrean, egitura berriak asmatu eta eraikitzeko garaia dela uste du musikariak. Hala, eusten gaituen guzti horri abestuko dio IZAROk Arkitektura izeneko lan berrian.
Irungo Ficoban aurkeztuko du lan berria, 2027ko urtarrilaren 23an, kontzertu berezi batean. Sarrerak eskuragarri daude dagoeneko, 49,50 euroren truke. Topaketa proaktiboa izango dela aurreratu du musikariak, entzuleekin batera osatuko baitu kontzertua. Joskintza, arkitektura eta arte tailerrak izango dira bertan, eta publikoarekin batera eraikiko ditu IZAROk berak eszenografia, jantzi eta abarren atal batzuk, geroago biran erabiliko direnak. Erakusketak eta solasaldiak ere izango dira, eta diskoaren sortze-prozesuaren museo tankerako bat ere bai. Guztia prest dagoenean, lehen aldiz eskainiko ditu zuzenean kantu berriak.
Haurdunaldiari dagokionez, sabela erakusteaz gain, lehen aldiz esan du publikoki umedun dagoela. Ia zazpi hilabeteko dago eta neska izango dela aurreratu du bizkaitarrak, baita erditu eta alabarekin egoteko hilabete batzuk hartuko dituela ere.
Opari gisa, IZAROren amonak eta ahizpak egindako San Blas opila eraman dio artistak Broncanori. Begiak estalita, etxean egindako opila eta erositako bat bereizteko erronka bota dio aurkezleari. Gainera, haurrak sabeletik entzuten dituen ahotsez aritu dira.
Abuztuaren 8tik 15era, Donostiako Piratek musika programazio oparoa prestatu dute 2026ko Aste Nagusirako.
Ariana Granderen inguruko azken berriek eztabaida piztu dute sare sozialetan. Floridar artistak geldialdi bat iragarri du, bere azken diskoa kaleratu eta ordu gutxira. Musikariaren agenteek artistak jasaten dituen etengabeko iruzkin eta epaiak salatu dituzte.
Aurtengo Jazzaldian galduko ez ditugun kontzertuen zerrenda egin dugu Gaztean.
Musika festibalaren bigarren edizioa abenduaren 11n eta 12an egingo dute, Intxaurrondo Kultur Elkartean.
Garuneko hoditeria konpontzeko ebakuntza bat egingo diotela azaldu du donostiar musikariak.
Gipuzkoar hiriburuko Cristina Enea parkean egiten den jaialdiak hamar urte beteko ditu aurten.
Sanferminetan, “putos maricones” oihukatu ostean, bi gizonek kristalezko botilak jaurti zizkietela azaldu dute sare sozial bitartez.
“Mailua pausatzeko garaia” iritsi aurretik, bi kontzertu emango dituzte, ASKE eta 40 Minutu Rock jaialdietan.
Ohi bezala, Errenterian zehar banatutako guneetan banatuko dituzte ekitaldiak, irailaren 17tik 20ra.
Dokumentua sinatu duten artisten artean, Fermin Muguruza, Hofe, Anari, Denso, Eire, Ezpalak, Esanezin, Merina Gris, La Txama, SÜNE eta TOC musikariak daude.