Badatoz Gaztea Sariak: martxoaren 5ean izango dira, Euskalduna Bilbaon

Gure musikak 2025an emandakoa omendu eta saritzeaz gain, zuzeneko emanaldiz jositako sekulako festa prestatu dugu aurtengo ediziorako.

Martxoaren 5ean ospatuko dugu Gaztea Sarien gau handia, Euskalduna Bilbaoko Urban Hall aretoan. Urtero legez, euskal musikak emandako onena sarituko dugu, eta artista horietako asko oholtza gainera gonbidatuko ditugu, galarako propio prestatutako ikuskizuna eskaintzeko.

Sariei dagokienez, aurreko urtean zehar jasotako uztari erreparatu eta artista, kanta, disko, bideoklip eta zuzeneko onenak sarituko dira, besteak beste. Aurten, baina, aldaketak izango dira hautaketa prozesuan. Bada, Gazteak osatutako epaimahai batek erabakiko ditu kategoria gehienetako irabazleak.  

Hala ere, izango da bozkatzeko aukerarik. Izan ere, Gazteako ikus-entzuleek bi kategoriatako irabazleak erabakiko dituzue, webgunean abiatuko dugun bozketan.

Gainera, kategoria berria bat sortu dugu aurtengo sarietarako: ikuskizun onenarena. Sari honekin, 2025ean gurean izan diren kontzertu eta show bereziak sarituko ditugu.

Galan zehar ikusiko ditugun emanaldietako protagonisten izenak jakiteko itxaron beharko den arren, inoiz baino zuzeneko gehiago izango direla aurreratu dezakegu.

Aurreko edizioak utzitakoa

Zure interesekoa izan daiteke

Gehiago ikusi
Publizitatea
X