Entzun primizian 'Bost Axola', Modus Operandi eta ETSren arteko elkarlana

Iñaki Ortiz de Villalbak esklusiban aurkeztu digu kanta. Gainera, Durangoko Azokan kaleratuko duten disko berriaz aritu zaigu.
Iragarkia
18:00 - 20:00

Modus Operandiko Iñaki Ortiz de Villalba “Dida!”n izan da, ETSko Iñigo Etxezarretarekin kaleratu berri duen “Bost Axola” abestia primizian aurkezteko.

Arautik ateratzen diren identitate, aukera eta izaera guztiak aldarrikatzeko abestia da estudiora ekarri diguna. “Aurreiritzien gizartearen” epaien aurrean, aniztasuna goratu nahi dute Modus Operandi eta ETSk.

Iñigo Etxezarretarekin duen harremanaz galdetuta, harreman profesionalaz gain senideak ere badirela kontatu digu Iñakik. Elkarrekin lanean aritu ostean, “Bost Axola” bi taldeen arteko hibrido naturala dela azaldu digu gonbidatuak.

Elkarrizketa bukatzeko, primizia ekarri digu gonbidatuak: Durangoko Azokarako Lau egun dira eta lainotuak bi izeneko disko berria aterako dute.

Publizitatea
X