Bulego: “Guri entzutea gustatuko litzaigukeen diskoa egin dugu”
Bulego taldeko Tom “Dida!”n izan da, “Zugatik” izeneko kanta berria primizian aurkezteko. Urtebeteko isilunearen ostean, urtarrilaren 12an AMORE izeneko diskoa kaleratuko dutela iragarri dute.
Oholtzetatik urrunduta, lanean buru-belarri aritu direla kontatu digu Tomek. Hala, 15 kantako bilduma osatu dute, eurek entzun eta ikusiko nahiko luketen horretan oinarrituta.
“Abesti solte sorta batetik harago” doan lan kontzeptuala izango dela aurreratu digu gonbidatuak. Hala, maitasunaren gaia ardatz hartuta, indibidualismoaren kontrako aldarri bat egin nahi dute. Soinuari dagokionez, beste profesional askoren artean, Stefano Maccarrone ekoizlearen laguntza izan dute diskoaren nortasuna osatzeko.
Miribillan aurkeztuko dute lana jendaurrean, martxoaren 5erako prestatu duten kontzertu berezian. Duela urtebete iragarri zuten hitzordua, eta sarrera gutxi batzuk gelditzen dira oraindik.
Zure interesekoa izan daiteke
Peiremans+ek disko berria du eskuartean: “Udan grabatu genuen eta azaroaren 19an aterako da”
‘Kea, Argiak eta Kontraesanak’, ilunera doan Marte Lasarteren lan berria
Alex Sardui, Exkixuren itzuleraz: “Ibilbide laburra izan genuenez, ez genuen jendea nekatu”