Aiora Renteriak “Zuekin Bada” aurkeztu digu: “Oraindik oso bizirik gaude, musika egiteko eta kontzertuak jotzeko egarria dugu”

Zea Mays taldeko kideak euren disko berriko lehen singlea aurkeztu digu “Dida!”n.
Iragarkia
18:00 - 20:00

Aiora Renteria Zea Mays taldeko abeslaria “Dida!”n izan da, taldearen single berria aurkezteko. “Zuekin Bada” azaroan kaleratuko duten Egarria diskoaren aurkezpen kanta dela kontatu digu Aiorak.

Dave Izumi ekoizlearekin grabatu dute abestia, Eastbournen (Erresuma Batua). Aiorak berak kontatu digunez, urtarrileko asteburu bat pasatu zuten bertako Echo Zoo Studiosen.

Diskoaren izenaz galdetuta, musika egiteko, kontzertuak jotzeko eta bizitzeko gogoa dutela kontatu digu gonbidatuak: “Oraindik oso bizirik gaude eta bizitzeko egarria dugu”. Soinuari dagokionez, Zea Maysen disko bat izango den arren, abesti oso desberdinak entzungo ditugula aurreratu digu.

30 urte beteko ditu aurten Zea Mays taldeak, eta oholtzetan ospatuko dute urteurrena. Donibane Lohitzunen, Atarrabian, Bartzelonan, Madrilen, Gasteizen, Bilbon eta Azpeitian aurkeztuko dute Egarria, otsailetik maiatzera bitartean.

Publizitatea
X