Alex Sardui, Exkixuren itzuleraz: “Ibilbide laburra izan genuenez, ez genuen jendea nekatu”

Exkixu taldeko kideak estudioan izan ditugu, apirilean egingo duten itzulera kontzertua hizpide.
Iragarkia
18:00 - 20:00

Exkixu bueltan dela jakin eta ordu gutxira, taldekideak “Dida!” saiora etorri dira. Alex Sardui, Jon Fresko eta Ekain Alzola 90eko hamarkadako gernikar talde ezagunaren itzuleraz aritu dira.

Ibilbide laburra izan zuen arren, sekulako arrastoa utzi zuen bizkaitar bandak. “Denbora gutxi izan zenez, ez genuen jendea nekatu”, azaldu du Alex Sarduik. Hala ere, zaleak ezustean harrapatu ditu berriak, eta asko ospatu dute.

Apirilaren 17an bueltatuko dira taula gainera, Bilbao Arena Miribillako pabiloian. Emanaldi horretarako sarrerak salgai daude dagoeneko, exkixu.eus eta haziberri.eus atarietan. Hortik aurrerakoak denborarekin pentsatu eta iragartzen joango direla esan digute musikariek. Elkarrizketa bukatu aurretik, berriz grabatu duten "Amaiur" kanta entzun dugu elkarrekin.

Publizitatea
X