Maruxak, Geminiss, Adur, Telmo Trenor, Space Surimi eta Amaia Yaniz, abuztuaren 2an, Donostiako Glad is the Day jaialdian
Gipuzkoar hiriburuko Cristina Enea parkean egiten den jaialdiak hamar urte beteko ditu aurten.
Urtearen amaiera gerturatu ahala, gure musikarien aurtengo proposamenek utzitako zenbakiei erreparatzeko unea iritsi da. Aurten kaleratu diren hamar euskal abestien zerrenda osatu dugu Gaztean, ikustaldi eta entzunaldiak publikoki erakusten dituzten bi stream plataformen (YouTube eta Spotify) datuez baliatuta.
Urte bukaeran, urriaren 22an, kaleratu du Gorka Urbizuk “Zilarra”, Bakan II EPko kantetako bat.
Gaztearekin egindako aurkezpen berezian ezagutu genuen kanta, eta bi hilabete igaro dien honetan, urteko hamargarren kanta entzunena da Spotify eta Youtubeko bisitak kontuan izanda.
Hamar eguneko epean 2025eko euskal abestirik entzunenen zerrendan sartzea lortu du aurtengo Korrikaren abestiak. ZETAK, Maixux Zugarramurdi eta Erramun Martikorenaren arteko elkarlanak 367.000 ikustalditik gora ditu YouTuben (abesti hau ez dago Spotifyen).
Ekainaren hasieran, lorez beteriko bideoklip ikusgarria estreinatu zuten Janus Lester eta Nøgenek. Ordutik, elkarlanak ia 169.000 ikustaldi pilatu ditu YouTuben, eta 266.000 entzunalditik gora Spotifyn.
Hamar entzunenen artean, tolosar taldearen MIRUENEA diskoko bi abesti daude. Diskoa plazaratu eta bi astera Gazteari emandako elkarrizketa honetan, “Morroxko” singleak izandako ezusteko arrakastaz mintzo ziren Miruako kideak. Kantaren bideoklipean HOFE eta Euskoprincess musikariak, Bordon dantzariak eta Tolosako Erraldoi eta Buruhandien Elkarteko erraldoiak ageri dira. Orotara, 438.000 entzunalditik gora ditu abestia
Azaroaren 30ean, Gasteizeko Buesa Arenan egindako ekitaldi jendetsuan, aurkeztu du ETSk KONKISTA izeneko disko berria. Hogei egun igaro diren honetan, arabar bandaren disko berriko bi abesti sartu dira euskal kanta entzunenen zerrendan. YouTube eta Spotifyko bisitak kontuan izanda, 467.000 aldiz ikusi eta entzun da “Konkista” abestia.
Disko berriko singlea zerrendaren top 5ean kokatu du, kaleratu eta hilabetera. Iñigo Etxezarretak berak aurkeztu zigun kanta, “Dida!” saioan. Honen hitzetan, Erritmoa gelditzeko beharrari tiraka sortu zuten abestia. Bi plataformen datuak gehituta, 475.000 entzunalditik gora ditu ETSren disko berriko lehen singleak.
Spotify eta YouTubeko datuen batuketa eginda, 814.000 bisitatik gora ditu bi artisten arteko elkarlanak. Bi protagonistek kontatu zigutenaren arabera, ofizioan ikasi dutenari buruzko abestia da “Saldu genizun”. Esaldi honekin laburbildu zuen IZAROk gurean: “Ikasi dugu neurtzen eta besteak konturatu gabe egiten, gainera”.
Urtarrilean aurkeztu zigun nafar artistak Bakan I, aurten kaleratu duen EP bikoitzaren lehen alea. Bertan, Leihotikan taldearentzat egindako “Etorkizuna Ginenean”en bertsio akustikoa eta “Herri Txiki” izeneko kanta aurkitu genituen. Bigarren honek 970.000 entzunalditik gora ditu egun, bi plataformen datuak kontuan izanda.
Otsailean entzun genuen estreinakoz “SALDA BADAGO”, Mirua taldeak Maixa Lizarribar trikitilariarekin egindako singlea. Taldeko Mattinek “pop kanta borobil” gisa definitu zuen gurean, eta badirudi publikoak ere hala uste duela. Datuak batuta, 1.119.000 entzunalditik gora ditu abestiak.
IZAROk eta Baiuca galiziar artistak elkarrekin egindako “Xorieri” abestia izan da 2025eko euskal abestirik entzunena. Mixel Labegerieren “Xorieri mintzo zen” abestiaren bertsio garaikidea da, eta bizi ditugun garaietan naturarekin konektatzeko beharraz ari dela azaldu zigun IZAROk “GU” saioan. Kantak gurean izan duen oihartzun paregabeaz gain, mallabiar artistak RTVEko La Revuelta saioan abestu zuen “Xorieri”. Kontuan izandako bi plataformetako datuak batuta, gure zerrendako lehen postuan dagoen abestia 1.220.000 aldiz entzun da aurten.
Gipuzkoar hiriburuko Cristina Enea parkean egiten den jaialdiak hamar urte beteko ditu aurten.
Sanferminetan, “putos maricones” oihukatu ostean, bi gizonek kristalezko botilak jaurti zizkietela azaldu dute sare sozial bitartez.
“Mailua pausatzeko garaia” iritsi aurretik, bi kontzertu emango dituzte, ASKE eta 40 Minutu Rock jaialdietan.
Ohi bezala, Errenterian zehar banatutako guneetan banatuko dituzte ekitaldiak, irailaren 17tik 20ra.
Dokumentua sinatu duten artisten artean, Fermin Muguruza, Hofe, Anari, Denso, Eire, Ezpalak, Esanezin, Merina Gris, La Txama, SÜNE eta TOC musikariak daude.
Abuztuaren 4tik 9ra, 30 taldetik gora ikusteko aukera izango da Gasteizeko Txosnetan, Andrea Maria Zuriaren jaietan.
Nat Simons, Aurora Beltrán, Orquesta Mondragon eta Malmö 040k ere Saguesen joko dute, abuztuaren 8tik 15era.
Halley Tour deitu diote abenduan Biarritz, Azpeitia, Gasteiz, Iruñea, Donostia eta Bilbon emango duten kontzertu sortari. Sarrera gehienak kaleratu eta minutu gutxira agortu dira.
Donostian hasi eta Madril, Granada, Bartzelona, Las Palmas, Dublin, Londres eta Bruselatik igaroko dira artista eta bere banda, ‘ARKITEKTURA’ diskoaren jendaurreko aurkezpenean.
Arabarrek Europa Parkean joko dute, abuztuaren 26an. Murtziar rock taldeak 29an joko du, eta Walls bakarlaria, ostera, abuztuaren 27an.