Nøgen, Bengo, Tatta, Sukena, Arene 6, Mikosis, Malko eta Skabidean, Bergarako Ekinez jaialdian

Ekainaren 3tik 5era bitarte izango da jaialdiaren laugarren edizioa. Aipatutako izenez gain, Streetwise, Odolkiak ordainetan, Rude Pride, Cold Revenge, eta Lehen Lerroa taldeak iragarri dituzte, besteak beste.

Bergarak Ekinez jaialdiaren laugarren edizioa hartuko du ekainaren 3, 4 eta 5ean. Nøgen, Bengo, Tatta, Sukena, Arene 6, Mikosis, Malko eta Skabidean euskal taldeak zuzenean ikusteko aukera izango da, Labegaraietan.

Hauez gain, Streetwise, Odolkiak ordainetan, Rude Pride, Cold Revenge, Lehen Lerroa, Sembrando Kaos, Golpe de Estado, Au D’Asti, Skaregekasko, Sustrai Berriak, Odolkiak Ordainetan eta In Your Face taldeek ere Ekinez festibalean joko dute. 

Lehen iragarpen honen atzetik konfirmazio gehiago egingo dituztela iragarri dute jaialdiko antolatzaileek.

Sarrerak

Lehen 1.000 sarrerak formatu fisikoan salduko dituzte, premio murriztuan, Bergarako Usoa tabernan, Oñatiko Boga tabernan, Arrasateko Osorik tabernan eta Aretxabaletako Urbaltz tabernan. Online sarrerak urriaren 6an izango dira eskuragarri, hemen.

Publizitatea
X