ETSren “Zure Orbaina” kantari bizitza berri bat, La Fúmigarekin
Oporretan dago Iñigo Etxezarreta, baina tarte bat egin digu kaleratu berri duten kanta aurkezteko.
ETS taldeko Iñigo Etxezarreta “Dida!”n izan da, “ta orain zer?” izeneko kanta primizian estreinatzeko.
Iazko martxoan '20 Urte Zure Eskutik' kontzertu hirukoitza eman ostean, oholtzetatik jaitsi, atseden hartu eta sortzeko tartea hartu duela kontatu digu gonbidatuak. Izan ere, kontzertu horiek prestatzen nahiko gaizki pasatu zuen musikariak, eta esperientzia ederra izan arren, prestaketa hilabeteen oroitzapenak txarrak direla aitortu digu.
Kontzertu erraldoietan, artista baino kudeatzaile sentitzen da Etxezarreta, eta sortzearekin birkonektatzeko beharra sentitu du azken hilabeteetan. Erritmoa gelditzeko beharrari tiraka sortu du “ta orain zer?” izeneko kanta berria.
Letraz harago, dantzagarri dator ETS, erritmo urbanoez baliatuta. Abestia bera eta kantaren bideoklipa gaur bertan estreinatuko dute 20:00etan.
Oporretan dago Iñigo Etxezarreta, baina tarte bat egin digu kaleratu berri duten kanta aurkezteko.
“Dida!” saioan izan dugu GUAUren podcast berriko aurkezlea.
Taldeko Imanol Ubeda eta Gorka Urbizu “Dida!”n izan dira, iragarri berri duten Halley bira hizpide.
Elorrietak berak ekarri digu estudiora, eta udazkenean iritsiko den LParen berri eman digu.
Larunbatean, BatBatean jaialdian emandako kontzertu jendetsuaz aritu da iruindar artista. Gainera, “Tan Petit” (maiatzaren 20an estreinatuko den kanta) aurkeztu digu. Entzun primizian!
Itsaso Elordui aplikazioko sortzaileetako batek aurkeztu digu app-a, “Dida!”n. Doakoa da, ez du iragarkirik eta ez da erregistrorik eskatzen.
Jonkass, Miren Nogales, Alex Padilla, Iban Garcia eta Gabriela Uriarte izango dira Gipuzkoako hiriburua girotzeko arduradunak.
Taldeko kidea “Dida!”n izan da, martxoa eta apirila bitartean egingo duten nazioarteko biraren inguruan hitz egiteko.
Eire biko gipuzkoarra eta Maig bakarlari kataluniarra Kabian ekimenari esker elkartu dira. Otxandioko egonaldi horretan sortu dute “Ez dakizunean” izeneko abestia.
Olaia Inziartek ‘Zerrautsa’ izeneko bigarren diskoa aurkeztu digu “Dida!”n.