Sarrerak
Eskuragarri jarri eta hiru ordura agortu ziren Gaztea Sarietako gonbidapen guztiak. Hala ere, izango da ekitaldira etortzeko azken aukera bat: Gaztearen Instagrameko zozketan parte hartuta.
Sarrera eskuratu zutenek, Urban Halleko atariko leihatilan erakutsi beharko dute.
Nola iritsi
Garraiobide publikoa erabili nahi izanez gero, hona metroz, autobusez eta trenez iristeko argibideak:
Metroa
Bilbon bazaude, Indautxu, Moyua eta San Mames geltokiak dira Euskaldunara gerturatzeko aproposenak (hirurak daude 10-15 minutura).
Autobusa
Bilbora autobusez iritsiz gero (Bilbao Intermodal geltokira), hainbat aukera dituzu Euskaldunara gerturatzeko. Oinez joan nahi baduzu, 10 bat minutuan egingo duzu kilometro bateko bidea. Bestela, Bilbao Intermodal parean tranbia har dezakezu (San Mames geltokia) Boluetako noranzkoan, eta Euskalduna geltokian jaitsi.
Trena
Euskotrenen iritsiko bazara, jaitsi Alde Zaharreko geltokian, hartu metroa (1 edo 2 linea) eta jaitsi Moyua, Indautxu edo San Mamesen. Bestela, jaitsi Alde Zaharrean eta hurbildu Arriagako tranbia geltokira. Bertan, hartu La Casillako noranzkoko tranbia, Euskalduna geltokira iritsi arte.
Feve edo Renferen trenean bazatoz, metroko konexioa egin dezakezu Abando geltokian jaitsita. Bestela, egin konexioa Renferen aldirietako trenarekin (Abandon) eta San Mames geltokian jaitsi.