IZARO eta Olaia Inziartek Gaztea Sarien galan joko dute
Martxoaren 5ean izango da sari banaketa, Euskalduna Bilbaoko Urban Hallen. Galan joko dute bi artistek, eta ama izan aurreko azken emanaldia izango da IZAROrentzat.
Janus Lester eta Nøgenek taldeek 2026ko Gaztea Sarien galan joko dute. Iaz kaleratutako "Bi Begi Bi Lore" abestiaren arrakastaren atzetik, bi taldeak elkartu eta martxoaren 5eko gala musikatzeaz arduratuko dira.
2025a urte oparoa izan da bi bandentzat. Janus Lesterren kasuan, Lore diskoa kaleratu zuten iaz, aurrekoa baino disko gordinago, helduago eta “kantagarriagoa". Euskal Herrian barrena aurkeztu dute, plazaz plaza, kontzertuz beteriko uda eta udazkenean.
Nøgeneko kideentzat ere oso berezia izan da 2025a. Izan ere, oholtzetan hamar urte bete dituzte aurten, eta iazko urtea ospakizuna behar bezala prestatzen eman dute. Bi ekimen berezirekin omendu dute hamar urteko bidea: 10 urte 10 kontzertu, eta Kursaalen urtarrilaren 3an emandako kontzertu gogoangarria.
Martxoaren 5ean, 2025ean zehar jasotako uztari erreparatu eta artista, kanta, disko, bideoklip eta zuzeneko onenak sarituko dira.
Aurten, baina, aldaketak izango dira hautaketa prozesuan. Bada, Gazteak osatutako epaimahai batek erabakiko ditu kategoria gehienetako irabazleak.
Hala ere, izango da bozkatzeko aukerarik. Izan ere, Gazteako ikus-entzuleek bi kategoriatako irabazleak erabakiko dituzue, webgunean abiatuko dugun bozketan. Gainera, kategoria berria bat sortu dugu aurtengo sarietarako: ikuskizun onenarena. Sari honekin, 2025ean gurean izan diren kontzertu eta show bereziak sarituko ditugu.
Galan zehar ikusiko ditugun emanaldietako protagonisten izenak jakiteko itxaron beharko den arren, inoiz baino zuzeneko gehiago izango direla aurreratu dezakegu.
Martxoaren 5ean izango da sari banaketa, Euskalduna Bilbaoko Urban Hallen. Galan joko dute bi artistek, eta ama izan aurreko azken emanaldia izango da IZAROrentzat.
Gure musikak 2025an emandakoa omendu eta saritzeaz gain, zuzeneko emanaldiz jositako sekulako festa prestatu dugu aurtengo ediziorako.
2024ak utzitako kanta guztietatik , Chill Mafia, Olatz Salvador, SÜNE, Gorka Urbizu eta Bengoren kantak aukeratu ditu Gazteako epaimahaiak. Martxoaren 6an jakingo dugu zeinek eramango duen garaikurra, Euskalduna Bilbaon egingo dugun festa handian.
J Martina, Olaia Inziarte, Merina Gris, Mirua eta ZETAKen bideoak hautatu ditu Gazteako epaimahaiak. Martxoaren 6an ezagutuko dugu irabazlea, Euskalduna Bilbaoko sari banaketan.
Gazteak osatutako epaimahaiak aukeratu ditu bost izendatuak. Martxoaren 6an Euskalduna Bilbaon egingo dugun festa handian jakingo dugu irabazlearen izena.
Gorka Urbizu, J Martina, Olatz Salvador, Tatxers eta Duplaren lanak aukeratu ditu Gazteako epaimahaiak. Martxoaren 6an jakingo dugu zeinek eramango duen garaikurra, Euskalduna Bilbaon egingo dugun festa handian.
Martxoaren 6an jakingo dugu zeinek eramango duen garaikurra, Euskalduna Bilbaon egingo dugun festa handian.
Gazteako ikus-entzuleek erabakiko duzue zeinek eramango duen garaikurra, gure webguneko bozketan parte hartuta, otsailaren 12tik 24ra.
Gazteako saioetan iragarriko ditugu kategoria bakoitzerako hautatutako talde eta bakarlariak, astelehenetik igandera. Zuzeneko onenaren eta elkarlan onenaren irabazleak ikus-entzuleek erabakiko dituzue, gaurtik aurrera, webguneko bozketan.