Euskoprincess, Gaztea Sarietako galako zuzenekoen artean

Sari banaketan, zuzenean abestuko du Hernaniko musikariak, IZARO, Olaia Inziarte, Janus Lester, Nøgen eta iragartzear dauden beste hainbat artistekin.
Euskoprincess

Gaztea Sarien galan joko duten artistei Euskoprincess batu zaie. Hernaniko musikariak zuzenean joko du martxoaren 5eko sari banaketan, IZARO, Olaia Inziarte, Janus Lester, Nøgen eta beste hainbat artistarekin batera.

2025eko ekainean kaleratu zuen Euskoprincessek TOTOSAKI, Gaztean etengabe entzun dugun diskoa. Erritmo dantzagarriak eta letra zuzenak aurkitu ditugu bertan. Esateko zuenaz galdetuta, honakoa kontatu zigun estudioan: “Musika urbanoko emakumeek gure mezua entzutea nahi badugu argi hitz egin behar dugu, bestela neska guapa bat baino ez zara”.

Gaztea Sariak

Martxoaren 5ean, 2025ean zehar jasotako uztari erreparatu eta artista, kanta, disko, bideoklip eta zuzeneko onenak sarituko dira. 

Aurten, baina, aldaketak izango dira hautaketa prozesuan. Bada, Gazteak osatutako epaimahai batek erabakiko ditu kategoria gehienetako irabazleak.  

Hala ere, izango da bozkatzeko aukerarik. Izan ere, Gazteako ikus-entzuleek bi kategoriatako irabazleak erabakiko dituzue, webgunean abiatuko dugun bozketan. Gainera, kategoria berria bat sortu dugu aurtengo sarietarako: ikuskizun onenarena. Sari honekin, 2025ean gurean izan diren kontzertu eta show bereziak sarituko ditugu.

Galan zehar ikusiko ditugun emanaldietako protagonisten izen guztiak jakiteko itxaron beharko den arren, inoiz baino zuzeneko gehiago izango direla aurreratu dezakegu.

Zure interesekoa izan daiteke

Gehiago ikusi
Publizitatea
X