Martxoaren 6an izango dira aurtengo Gaztea Sariak, Euskalduna Bilbaon

Gure musikak 2024an emandakoa omendu eta saritzeaz gain, zuzeneko emanaldiz jositako sekulako festa prestatu dugu aurtengo ediziorako.

Galan zehar ikusiko ditugun emanaldietako protagonisten izenak jakiteko itxaro beharko den arren, inoiz baino zuzeneko gehiago izango direla aurreratu dezakegu. 

Gaztea Sariak 2025

Martxoaren 6an ospatuko dugu Gaztea Sarien gau handia, Euskalduna Bilbao aretoan. Urtero legez, euskal musikak emandako onena sarituko dugu, eta artista horietako asko oholtza gainera gonbidatuko ditugu, galarako propio prestatutako ikuskizuna eskaintzeko.

Sariei dagokienez, aurreko urtean zehar jasotako uztari erreparatu eta artista, kanta, disko, bideoklip eta zuzeneko onenak sarituko dira, besteak beste. Aurten, baina, aldaketak izango dira hautaketa prozesuan. Bada, Gazteak osatutako epaimahai batek erabakiko ditu kategoria gehienetako irabazleak.  

Hala ere, izango da bozkatzeko aukerarik. Izan ere, Gazteako ikus-entzuleek bi kategoriatako irabazleak erabakiko dituzue, webgunean abiatuko dugun bozketan.

Gainera, kategoria berria bat sortu dugu aurtengo sarietarako: elkarlan onenaren garaikurra. Sari honekin, 2024an bi artisten artean egindako lan bat nabarmenduko dugu.

Galan zehar ikusiko ditugun emanaldietako protagonisten izenak jakiteko itxaron beharko den arren, inoiz baino zuzeneko gehiago izango direla aurreratu dezakegu.  

Iazko edizioa

ZETAK izan zen 2024ko Gaztea Sarietako protagonista nagusia, artista eta disko onenaren garaikurrak eskuratuta.

ETSk eraman zuen zuzeneko onenaren Gaztea Saria. IZAROren 'CERODENERO BIDEOKLIPAZO' 30 minutuko ikus-entzunezko piezak irabazi zuen urteko bideokliparen garaikurra eta Tatta eta Malakiasek, ostera, abesti onenarena "Zure atzetik"engatik.

Mariatxien musikak ireki zuen Gaztea Sarien gala, Tatta eta Faneren "Sin preocuparme" abestiaren lehen akordeekin. Eire bikoak ere eskaini zuen zuzenekoa, talde berri onenaren saria jaso ostean. Gala bukatuta, ETSk kontzertu berezia eskaini zuen.