Gaztea Sariak
Martxoaren 5ean, 2025ean zehar jasotako uztari erreparatu eta artista, kanta, disko, bideoklip eta zuzeneko onenak sarituko dira Euskalduna Bilbaoko Urban Hallen. Gaztea Sarien gala 20:30 hasiko da. Aurretik, alonbra gorritik igaroko dira galako gonbidatu guztiak, 19:30etik aurrera. Euskalduna Bilbaok ordu horretan, 19:30ean, irekiko dizkio ateak publikoari. Sarrera doakoa izango da, baina gonbidapena eskuratzea beharrezkoa izango da. Otsailaren 25eko eguerdiko 12:00etan jarriko dira eskuragarri, Euskaldunaren webgunean.
Aurten, baina, aldaketak izango dira hautaketa prozesuan. Bada, Gazteak osatutako epaimahai batek erabakiko ditu kategoria gehienetako irabazleak.
Hala ere, izango da bozkatzeko aukerarik. Izan ere, Gazteako ikus-entzuleek bi kategoriatako irabazleak erabakiko dituzue, webgunean abiatu dugun bozketan. Gainera, kategoria berria bat sortu dugu aurtengo sarietarako: ikuskizun onenarena. Sari honekin, 2025ean gurean izan diren kontzertu eta show bereziak sarituko ditugu.