Amaia Mirandaren “Amak Dio/Entre Mi Sangre y El Llanto”, Euskoprincessen “Euskañol”, HOFEren “R.A.”, Miruaren “Morroxko” eta XSakararen “YEPA!” abestien bideoak dira Gaztea Sarietako bideoklip onenaren aurtengo izendatuak.
Amak Dio/Entre Mi Sangre y El Llanto
Serafina Ventura eta Felix Armendolek zuzendu dute “Amak Dio/Entre Mi Sangre y El Llanto” bideoklipa. Bideo bikoitza da, Amaia Mirandaren disko berrian aurki daitezkeen bi kanta batzen dituena. Bertan, Amaia bera ageri da, elurrez estalitako mendietan barrena, western itxurako giroan. Mirandak berak aurkezpenean azaldu zuenez, “bideoklip bat egin nahi zuten baina film labur bat atera zitzaien”.