GAR, Naxker, Maskak, Burutik eta Aimarz dira aurtengo Gaztea Sarietako artista berri onenaren Kutxabank Korner saria jasotzeko hautagaiak. Gehienak aurretik hasi ziren arren, 2025ean egin dira ezagun. Martxoaren 5eko sari banaketan izango dira denak, eta bertan ikusiko dugu zeinek eramango duen garaikurra.
GAR
Durangaldetik dator eta 2025eko Maketa Lehiaketako irabazlea da. Jon Gartziak, musika proiektuaren buruak, urteak daramatza musikaren munduan, baina aurten erabaki du beste hainbat musikarirekin elkartu eta banda osatzea.
Gasteizeko Jimmy Jazzeko final handian sekulako erakustaldia eman ostean, GARen “Ilargi gorria” etenik gabe entzun dugu Gaztean.