Ramona’s First Evil Boyfriend taldeak Zarautzeko jaietan joko du, Gaztea Gaua ekimen bereziari esker
Olaia Inziarte eta zeatik ez taldeekin partekatuko dute oholtza, abuztuaren 17an, malekoian.
Donostiako Tabakalerak Musika Irudiak Eraikiz ekimenaren saio berri bat hartuko du otsailaren 28an (larunbata). Ibon Fernandez Gazteako esatariak Verde Prato artista tolosarra jendaurrean elkarrizketatuko du, 12:00etatik aurrera. Musikariaren azken proiektuez arituko dira, baita kulturaren mundua zeharkatzen duten beste hainbat gaiez ere. Gainera, zuzeneko emanaldi txikia eskainiko du musikariak.
2025eko martxoan kaleratu zuen tolosar artistak Bizitza Eztia, ‘dolce vita’ kontzeptuaren hariari tiraka ondutako diskoa. Verde Pratoren hitzetan, argitsua, dantzagarria eta gozatzeko disko bat da Bizitza Eztia, baita “ikuspuntu intimo batetik munduari begiratu eta aldarrikatzekoa” ere. Ia urtebete igaro den honetan, bere azken lan luzeak eman dizkionak kontatuko dizkigu artistak. Gainera, eskuartean dituen proiektuez eta bere proposamen artistikoa osatzeko sortu duen iruditeriaz arituko dira.
Sarrera doakoa den arren, beharrezkoa da gonbidapena eskuratzea. Zatoz Verde Pratoren unibertso liluragarrian murgiltzera! Bestela, saioa steaming bidez jarraitzeko aukera izango da, Gaztearen Youtuben eta webgunean.
Olaia Inziarte eta zeatik ez taldeekin partekatuko dute oholtza, abuztuaren 17an, malekoian.
HBO Maxeko telesail ezaguna gure hiriburuetara iritsiko da, itsasoz. Abuztuaren 7tik 9ra Donostian eta 10etik 13ra Bilbon, Targayen ontzian sartzeko aukera izango da, doan.
Gaztearen ekimen berezi honi esker, aukeratutako taldeak Zarauzko jaietan jotzeko aukera izango du, Olaia Inziarte eta zeatikez taldeekin batera. Eman izena eta irabazi 2.500 euroko saria!
Kobetamendin joko duten taldeen errepasoa eginda, ikusi nahi ditugun 10 zuzenekoen zerrenda osatu dugu Gaztean.
Ekainaren 19 eta 20an, Bilboko San Mames estadioak ZETAKen ‘MITOAROA III’ ikuskizuna hartuko du. Bertaratu aurretik, zaleek jakin beharreko informazio interesgarria bildu dugu Gaztean.
Biarritzeko Atabalen izango da aurtengo gala. Bertan, Euskal Herrian sortutako musika omenduko dute, sari banaketa eta zuzeneko emanaldiak tarteko.
Podcast Geltokia jaialdiaren programazioaren baitan, Gaztearen podcasteko aurkezleek Iker Iribarren, Ana Goitia eta Ane Acedo gonbidatuak hartuko dituzte. 19:00etan izango da, Tabakalerako 1. aretoan.
Must +Pro ekimenaren baitan, Julen Idigoras eta Ainhoa Vitoriak zuzeneko solasaldi berezia egin dute, Bilboko Sala BBKtik. Kiliki, Ane Garcia, ALAI, Ke Lepo, Ander Merino eta Janus Lester gonbidatu dituzte.
Ostiral arratsaldean, Ibon Fernandez eta Leire Arrojeriak “GU” saio berezia egin zuten Mendizabalatik. Larunbatean, Ainhoa Vitoria eta Liher Larrañagak hartuko diete lekukoa.
Bilbon egingo dute Musikarien Topagune Profesionalaren bigarren edizioa. Gazteak saio berezia egingo du bertatik, Julen Idigoras eta Ainhoa Vitoriarekin.