Ramona’s First Evil Boyfriend taldeak Zarautzeko jaietan joko du, Gaztea Gaua ekimen bereziari esker
Olaia Inziarte eta zeatik ez taldeekin partekatuko dute oholtza, abuztuaren 17an, malekoian.
Lehen gonbidatua Niña Coyote eta Chico Tornado taldea izango da. Urtarrilaren 31n izango da, Tabakalerako Ikus-entzunezkoen Laborategian. Ainhoa Vitoriak gidatuta, ekitaldia doakoa izango da, aforoa bete arte, baina gonbidapena erreserbatu beharko da.
Tabakalerarekin elkarlanean, Gazteak gure artisten sormen unibertsoan sakonduko du hilean behin, ‘Musika irudiak eraikiz’ izeneko ekimen berrian. Larunbatetan izango da, 12:00etan, eta gure esatarietako batek gidatutako du saio berezia. Sarrera doakoa izango den arren, gonbidapena eskuratu behar da, hemen. Ekimena bukatutakoan, saio osoa ikusgai egongo da, Gaztearen YouTubeko kanalean.
Nola eramaten dute euren unibertso propioa abestietara? Eta ikus-entzunezko piezetara? Nola gauzatzen dira haien ideiak? Zerk inspiratzen ditu? Nola laguntzen diete ikus-entzunezkoak euren obra janzten? Zer hausnarketa eta dilema eragiten dizkie sare sozialen erabilerak? Galdera hauei, eta beste askori, erantzuten saiatuko dira artista gonbidatuak.
Topaketa honi esker, artistek beren bideoklipak eta ikus-entzunezko edukiak aurkezteaz gain, sortzen dituzten narratibetan eta estetikan sakonduko dute. Musika entzuteko ez ezik, musikaz hitz egiteko eta gure musikarien iruditeria osatzeko beharrezkoak diren elementu guztiak aztertzeko tokia izango da 'Musika irudiak eraikiz'.
Niña Coyote eta Chico Tornado banda donostiarrak estreinatuko du ekimena, urtarrilaren 31n (larunbata), 12:00etan. 2025 bukaeran kaleratu zuten Atea izeneko disko berria, eta bertan topatu duguna aletuko dute, Ainhoa Vitoriarekin. Datozen bi hilabeteetan, Verde Prato tolosar artista eta EZEZEZ bizkaitar banda hartuko dugu.
Olaia Inziarte eta zeatik ez taldeekin partekatuko dute oholtza, abuztuaren 17an, malekoian.
HBO Maxeko telesail ezaguna gure hiriburuetara iritsiko da, itsasoz. Abuztuaren 7tik 9ra Donostian eta 10etik 13ra Bilbon, Targayen ontzian sartzeko aukera izango da, doan.
Gaztearen ekimen berezi honi esker, aukeratutako taldeak Zarauzko jaietan jotzeko aukera izango du, Olaia Inziarte eta zeatikez taldeekin batera. Eman izena eta irabazi 2.500 euroko saria!
Kobetamendin joko duten taldeen errepasoa eginda, ikusi nahi ditugun 10 zuzenekoen zerrenda osatu dugu Gaztean.
Ekainaren 19 eta 20an, Bilboko San Mames estadioak ZETAKen ‘MITOAROA III’ ikuskizuna hartuko du. Bertaratu aurretik, zaleek jakin beharreko informazio interesgarria bildu dugu Gaztean.
Biarritzeko Atabalen izango da aurtengo gala. Bertan, Euskal Herrian sortutako musika omenduko dute, sari banaketa eta zuzeneko emanaldiak tarteko.
Podcast Geltokia jaialdiaren programazioaren baitan, Gaztearen podcasteko aurkezleek Iker Iribarren, Ana Goitia eta Ane Acedo gonbidatuak hartuko dituzte. 19:00etan izango da, Tabakalerako 1. aretoan.
Must +Pro ekimenaren baitan, Julen Idigoras eta Ainhoa Vitoriak zuzeneko solasaldi berezia egin dute, Bilboko Sala BBKtik. Kiliki, Ane Garcia, ALAI, Ke Lepo, Ander Merino eta Janus Lester gonbidatu dituzte.
Ostiral arratsaldean, Ibon Fernandez eta Leire Arrojeriak “GU” saio berezia egin zuten Mendizabalatik. Larunbatean, Ainhoa Vitoria eta Liher Larrañagak hartuko diete lekukoa.
Bilbon egingo dute Musikarien Topagune Profesionalaren bigarren edizioa. Gazteak saio berezia egingo du bertatik, Julen Idigoras eta Ainhoa Vitoriarekin.