Gaur iluntzean banatuko dituzte Musika Bulegoa Sariak, Ainhoa Vitoriak eta Aitziber Gradosek aurkeztutako galan
Musika Bulegoak euskal musikaren azken urteko kaleratzeak omenduko ditu ostegun honetan Musika Bulegoa Sarien ekitaldian. Hamargarren edizio honetako gala Biarritzeko Atabal aretoan izango da, 19:30etik aurrera, eta Ainhoa Vitoria eta Aitziber Grados Gazteako esatariek aurkeztuko dute.
Artistak, sektoreko profesionalak eta publikoa bilduko dira bertan, “zuzeneko musikak eta emozioak markatutako jardunaldi batean”. Sarrera doakoa den arren, Atabalera gerturatu nahi dutenek gonbidapena eskatu beharko dute, hemen.
2025ean kaleratutako lan onenak saritzeko, Musika Bulegoak profesionalez osaturiko lan taldea sortu du. Natxo Velez ORAINeko kazetaria, Ane Zabala kazetari eta aktorea, François Maton Atabaleko zuzendaria, Jaione Martiarena Zarata Mondosonoroko kazetaria, Geraldine Ramirez abeslari eta musikaria, Artur Estrada zuzendari artistikoa, Haizea Huegun eta Iñigo Irazoki musikariak izango dira aurtengo epaimahaikideak.
Atabalera gerturatzerik ez dutenek, ekitaldia streaming bidez jarraitzeko aukera izango dute, ORAINen.
Zure interesekoa izan daiteke
Musikaria zara eta Zarauzko Aste Nagusian jo nahi duzu? ‘Gaztea gaua’ri esker lor dezakezu!
Gaztearen ekimen berezi honi esker, aukeratutako taldeak Zarauzko jaietan jotzeko aukera izango du, Olaia Inziarte eta zeatikez taldeekin batera. Eman izena eta irabazi 2.500 euroko saria!
Bilbao BBK Liven galduko ez ditugun 10 kontzertu
Kobetamendin joko duten taldeen errepasoa eginda, ikusi nahi ditugun 10 zuzenekoen zerrenda osatu dugu Gaztean.
'MITOAROA III'rako gida praktikoa: ordutegiak, janaria eta edaria, sarrerak, ordainketak eta zer eraman daitekeen
Ekainaren 19 eta 20an, Bilboko San Mames estadioak ZETAKen ‘MITOAROA III’ ikuskizuna hartuko du. Bertaratu aurretik, zaleek jakin beharreko informazio interesgarria bildu dugu Gaztean.
Zuzeneko ‘Benetan Zabiz?’ berezia, gaur iluntzean, Donostiako Tabakaleran
Podcast Geltokia jaialdiaren programazioaren baitan, Gaztearen podcasteko aurkezleek Iker Iribarren, Ana Goitia eta Ane Acedo gonbidatuak hartuko dituzte. 19:00etan izango da, Tabakalerako 1. aretoan.
Musika, musikariaz gain: ekoizle, manager eta prentsa arduradunak ezagutzen, B Aldeako Solasaldietan
Must +Pro ekimenaren baitan, Julen Idigoras eta Ainhoa Vitoriak zuzeneko solasaldi berezia egin dute, Bilboko Sala BBKtik. Kiliki, Ane Garcia, ALAI, Ke Lepo, Ander Merino eta Janus Lester gonbidatu dituzte.
Gaztea Gasteizko BatBatean jaialdian izango da, bi saio berezirekin, maiatzaren 15ean eta 16an
Ostiral arratsaldean, Ibon Fernandez eta Leire Arrojeriak “GU” saio berezia egin zuten Mendizabalatik. Larunbatean, Ainhoa Vitoria eta Liher Larrañagak hartuko diete lekukoa.
Gazteak Must +Pro jaialdiarekin egingo du bat gaur, 19:00etatik aurrera, Bilboko Sala BBKn
Bilbon egingo dute Musikarien Topagune Profesionalaren bigarren edizioa. Gazteak saio berezia egingo du bertatik, Julen Idigoras eta Ainhoa Vitoriarekin.
Gaztea ere EHUP! Jaian izango da gaur, 17:00etatik aurrera, “GU” saio bereziarekin
Apirilaren 24an, 17:00etatik aurrera, Ibon Fernandez eta Alain Perezek saio berezia egingo dute EHUko Gipuzkoako Campusetik.
Gazteak Korrikarekin egingo du bat, asteazken goizean, Donostian
Korrikaren ekuatorea zuzenean bizitzeko aukera izango duzue, Donostiako Bulebarretik egingo dugun “Dida!” saio bereziari esker.