Ekainean, Gazteak eta Zarautzeko Udalak bertako Aste Nagusian jotzeko ekimenean izena emateko aukera eman zien bertako hainbat talderi. 70 proposamenetik gora jaso ostean, Gazteako epaimahaiak Ramona’s First Evil Boyfriend azkoitiar banda aukeratu du.
Hala, taldeak Olaia Inziarte nafar bakarlariarekin eta zeatikez donostiar bandarekin partekatuko du oholtza, abuztuaren 17an, 21:30etik aurrera, malekoian. Zarautzeko festetan jotzeko aukeraz gain, bandak 2.500 euroko saria eramango du.
Malen Altuna kazetariak aurkeztuko ditu gaueko kontzertuak, eta Gaztearen ekimen bereziko irabazleak izango dira jotzen lehenak, 21:30ean. 22:15ean, Olaia Inziarteren txanda iritsiko da, eta 23:55ean, zeatikez talde donostiarrarena.