Ramona’s First Evil Boyfriend taldeak Zarautzeko jaietan joko du, Gaztea Gaua ekimen bereziari esker
Olaia Inziarte eta zeatik ez taldeekin partekatuko dute oholtza, abuztuaren 17an, malekoian.
‘Benetan Zabiz?’ podcasteko kideek zuzeneko saioa eskainiko dute gaur, Donostiako Tabakaleran. Podcast Geltokia jaialdiaren egitarauaren baitan, emanaldi berezia prestatu dute Malen Altuna eta Aitziber Gradosek.
19:00etan hasita, sare sozialetan gehiegi partekatzea izango dute hizpide Iker Iribarren eduki sortzailea, Ana Goitia umoregilea eta Ane Acedo dantzariarekin. Ekitaldia Tabakalerako 1. aretoan izango da, sarrerak webgunean daude eskuragarri, euro bateko kudeaketa gastuaren truke, eta aurretiaz erostea nahitaezkoa da.
Gainera, egun berean, GUAU plataforman aurkeztu berri den “Sona” bideopodcast musikalaren atal berri bat grabatuko dute, Nøgen talde donostiarrarekin. 20:00etan hasiko da bigarren saio honen grabaketa, eta honetarako ere gonbidapena eskuratzea beharrezkoa izango da.
Podcast Geltokia jaialdiak Donostian lurrartuko du datorren maiatzaren 28tik 30era. Hiru egunez, podcastaren nondik norakoen topaleku nagusi bilakatuko da Tabakalera. Egungo audioaren ildo interesgarrienetako batzuk ezagutzeko aukera eskainiko du ekimenak; formazioa, industria, entzunaldi kolektiboa eta zuzeneko podcastak uztartuz.
Ostegunean, eskola magistral bat eta tutoretza saioak eskainiko dira, Isabel Cadenas ez-fikziozko podcasten sortzaile ezagunaren parte-hartzearekin. Gainera, ekoizpen berriak aurkeztuko dira, eta audioaren bertako zein ibero-amerikar ekosistemako eragile nagusiak bilduko dituen inaugurazio topaketa bat egingo da.
Ostiralean, sorkuntzan eta industrian jarriko da azpimarra, eta hainbat topaketa profesional izango dira askotariko gaiak jorratzeko. Honakoak, besteak beste: doku-podcastaren gorakada narrazio eta tresna sozial gisa; soinu fikzioaren garapena; eta audioa beste hizkuntza eta formatu batzuetara zabaltzeko aukerak, animazioa eta eleberri grafikoa tartean.
Larunbatean, jaialdiak hausnarketa ildo berriak irekiko ditu etorkizuneko ikus-entzuleen inguruan, haur eta gazteei, eta kontsumo-ohitura berriei arreta berezia eskainiz. Egitarauari amaiera emateko, soinu fikzioan nazioartean itzal handia duen ahotsetako batek adimen artifizialak audioaren sorkuntzan duen eragina landuko du.
Olaia Inziarte eta zeatik ez taldeekin partekatuko dute oholtza, abuztuaren 17an, malekoian.
HBO Maxeko telesail ezaguna gure hiriburuetara iritsiko da, itsasoz. Abuztuaren 7tik 9ra Donostian eta 10etik 13ra Bilbon, Targayen ontzian sartzeko aukera izango da, doan.
Gaztearen ekimen berezi honi esker, aukeratutako taldeak Zarauzko jaietan jotzeko aukera izango du, Olaia Inziarte eta zeatikez taldeekin batera. Eman izena eta irabazi 2.500 euroko saria!
Kobetamendin joko duten taldeen errepasoa eginda, ikusi nahi ditugun 10 zuzenekoen zerrenda osatu dugu Gaztean.
Ekainaren 19 eta 20an, Bilboko San Mames estadioak ZETAKen ‘MITOAROA III’ ikuskizuna hartuko du. Bertaratu aurretik, zaleek jakin beharreko informazio interesgarria bildu dugu Gaztean.
Biarritzeko Atabalen izango da aurtengo gala. Bertan, Euskal Herrian sortutako musika omenduko dute, sari banaketa eta zuzeneko emanaldiak tarteko.
Must +Pro ekimenaren baitan, Julen Idigoras eta Ainhoa Vitoriak zuzeneko solasaldi berezia egin dute, Bilboko Sala BBKtik. Kiliki, Ane Garcia, ALAI, Ke Lepo, Ander Merino eta Janus Lester gonbidatu dituzte.
Ostiral arratsaldean, Ibon Fernandez eta Leire Arrojeriak “GU” saio berezia egin zuten Mendizabalatik. Larunbatean, Ainhoa Vitoria eta Liher Larrañagak hartuko diete lekukoa.
Bilbon egingo dute Musikarien Topagune Profesionalaren bigarren edizioa. Gazteak saio berezia egingo du bertatik, Julen Idigoras eta Ainhoa Vitoriarekin.