Ramona’s First Evil Boyfriend taldeak Zarautzeko jaietan joko du, Gaztea Gaua ekimen bereziari esker
Olaia Inziarte eta zeatik ez taldeekin partekatuko dute oholtza, abuztuaren 17an, malekoian.
Ostiral arratsaldean, Ibon Fernandez eta Leire Arrojeriak “GU” saio berezia egin zuten Mendizabalatik. Larunbatean, Ainhoa Vitoria eta Liher Larrañagak hartuko diete lekukoa.
Gazteak zuzenean kontatuko dizu Gasteizeko BatBatean jaialdiaren lehen edizioan gertatzen den guztia. Ostiral arratsaldean hasi eta larunbat iluntzeraino, gure lantaldea Mendizabalara joango da, irrati zein sare sozial bidezko jarraipena egiteko.
Ostiralean (maiatzak 16), Ibon Fernandez eta Leire Arrojeriak “GU” saio berezia egin zuten, 17:00etan hasi eta 20:00ak bitarte. Hiru orduko tarte horretan, festibalean joko duten musikariak, kontzertuak ikustera joan den publikoa eta saioko kolaboratzaileak hartu zituzten, BatBateanerako propio prestatutako set berezian. Besteak beste, Etxepeko kideak elkarrizketatu dituzte, eta iragarri berri duten agurraz galdetu diete. Ganibet, Añube, Skabidean eta Brigade Loco euskal taldeak ere igaro dira “GU” saio berezitik.
Larunbatean, berriz, Ainhoa Vitoria eta Liher Larrañagak egingo dute kontaketa, “Bitan” saioaren edizio berezi batean. Ostiraleko ordutegi berdinean, jaialdiko lehen egunak utzitakoa eta bigarrenak ekarriko duena kontatuko digute. Gainera, Bellum, Xiberoots, Aimarz, Apotheke 90, Maruxak eta Malko taldeak elkarrizketatuko dituzte.
Irratsaio bereziez gain, Gaztearen sare sozialetan Mendizabalako kontzertuetako unerik onenen zuzeneko kontaketa egingo dizuegu.
Olaia Inziarte eta zeatik ez taldeekin partekatuko dute oholtza, abuztuaren 17an, malekoian.
HBO Maxeko telesail ezaguna gure hiriburuetara iritsiko da, itsasoz. Abuztuaren 7tik 9ra Donostian eta 10etik 13ra Bilbon, Targayen ontzian sartzeko aukera izango da, doan.
Gaztearen ekimen berezi honi esker, aukeratutako taldeak Zarauzko jaietan jotzeko aukera izango du, Olaia Inziarte eta zeatikez taldeekin batera. Eman izena eta irabazi 2.500 euroko saria!
Kobetamendin joko duten taldeen errepasoa eginda, ikusi nahi ditugun 10 zuzenekoen zerrenda osatu dugu Gaztean.
Ekainaren 19 eta 20an, Bilboko San Mames estadioak ZETAKen ‘MITOAROA III’ ikuskizuna hartuko du. Bertaratu aurretik, zaleek jakin beharreko informazio interesgarria bildu dugu Gaztean.
Biarritzeko Atabalen izango da aurtengo gala. Bertan, Euskal Herrian sortutako musika omenduko dute, sari banaketa eta zuzeneko emanaldiak tarteko.
Podcast Geltokia jaialdiaren programazioaren baitan, Gaztearen podcasteko aurkezleek Iker Iribarren, Ana Goitia eta Ane Acedo gonbidatuak hartuko dituzte. 19:00etan izango da, Tabakalerako 1. aretoan.
Must +Pro ekimenaren baitan, Julen Idigoras eta Ainhoa Vitoriak zuzeneko solasaldi berezia egin dute, Bilboko Sala BBKtik. Kiliki, Ane Garcia, ALAI, Ke Lepo, Ander Merino eta Janus Lester gonbidatu dituzte.
Bilbon egingo dute Musikarien Topagune Profesionalaren bigarren edizioa. Gazteak saio berezia egingo du bertatik, Julen Idigoras eta Ainhoa Vitoriarekin.