Barbaridad Bagdad: single bat, kontzertu bat eta uda osterako disko bat
Taldeko Juanjo eta Alain “B Aldea”n izan dira, eskuartean duten proiektu berria hizpide.
Verde Pratok Bizitza Eztia diskoa aurkeztu digu “B Aldea”n. Tolosar artistak ‘dolce vita’ kontzeptuaren hariari tiraka ondu du bere hirugarren diskoa. Argitsua, dantzagarria eta gozatzeko disko bat da Bizitza Eztia. Verde Pratoren hitzetan, “ikuspuntu intimo batetik munduari begiratu eta aldarrikatzekoa” ere bai.
Donato Dozzy sonadun italiar ekoizlearekin elkarlanean egin du diskoa. Erroman grabatu dute diskoa, eta sekulako esperientzia izan da Verde Pratorentzat: “Oso ederra izan da. Han nengoenean ez nuen sinisten”. Erosoa izan da elkarrekin lan egitea, eta gauzak lasaiago har daitezkeela ikasi du Dozzyrekin.
Soiltasuna eta minimalismoa dira Verde Pratoren musikaren ezaugarrietako bi. Bere esentziari eusteko, ahotsarekin jolasten dela dio artistak: “Ahotsarekin, teklatuarekin eta base batekin hasi eta horren inguruan eraikitzen ditut abestiak. Gauza bakar batean kontzentratu eta horrekin maitemintzen naiz, eta gero pena ematen dit geruza gehiago jartzea”.
Arrakastaren inguruan ere hausnartu dute elkarrizketatuak eta Julen Idigorasek. “Sentitzen dut komunikabide jakin batzuek baloratzen nautela, baita musika gustuko duen jendeak, baina Euskal Herri mailan ez dut sentitzen minoriaren mugak pasatu ditudanik”, azaldu du artistak. Maitatua sentitzen den arren, oraindik ez du lortu musika ogibide bilakatzea. Zergatiaz galdetuta, komunikabideen eragina nabarmendu du: “Saio honetatik musikari mota ezberdinak pasatzen dira; baina Gaztean, oro har, estilo jakin batzuk jartzen dira etengabe. Eta horrekin jendearen belarria musika jakin batekin hezten duzu, Euskal Herri mailan hiru estilo daude eta horiek dira maila popularrera pasatzen direnak”.
Taldeko Juanjo eta Alain “B Aldea”n izan dira, eskuartean duten proiektu berria hizpide.
Galdakaoko musikariak bere bakarkako proiektua ekarri digu “B Aldea”ra.
Amoranteren bisita izan dugu “B Aldea”n. Udazkenean aterako duen disko berriaren aurrerapen bat ekarri digu: Niño de Elcherekin egindako elkarlana.
Ramona’s First Evil Boyfriendeko Andrea eta Julen “B Aldea”n izan dira, gipuzkoar bandaren hirugarren diskoa aurkezteko.
Javi Egino bandako abeslarietako batek diskoa aurkeztu digu, ‘B Aldea’n.
Taldeko Eymard Uberetagoena “B Aldea”n izan da, “Ez Esan” izeneko lana aurkezten.
Taldeko Unai eta Ibonek ‘Ultrapop’ izeneko diskoa ekarri digute “B Aldea”ra.
Aitaren heriotzaren doluaren baitan sortu du Zaurietan Lore, bere bakarkako lehen EPa.
Eñaut Gaztañaga bandako kideak aurkeztu digu kanta, primizian, “B Aldea”n.
‘Bizirik gaude’ izeneko diskoa aurkeztu digu Gartxot Unsainek, “B Aldea”n.