Ramona’s First Evil Boyfriend taldeak Zarautzeko jaietan joko du, Gaztea Gaua ekimen bereziari esker
Olaia Inziarte eta zeatik ez taldeekin partekatuko dute oholtza, abuztuaren 17an, malekoian.
Zarautz edo inguruetakoa zara eta musika talde bat duzu? Bakarlaria zara eta oraindik ez duzu izan zure herrian jotzeko aukerarik? Orain da zure momentua! Gaztea Zarautz eta inguruetako musikari bila dabil, herriko Aste Nagusian Olaia Inziarte eta zeatikezekin kontzertua eskaintzeko. Abuztuaren 17an izango dira kontzertuak, malekoian. Ekimen honen bitartez, Gazteak eta Zarautzeko Udalak inguruetako musika eszena sustatu eta talde hasi berriei agertoki profesional batean jotzeko aukera eman nahi diete.
Gaztea Gauan jotzeko aukeraz gain, ekimeneko irabazleak 2.500 euroko saria eramango du.
Ekainaren 29an (10:00etan) irekiko da izena emateko epea, eta uztailaren 15ean (10:00etan) itxiko dugu. Musikariek dokumentu honetan sartu beharko dituzte euren datuak, zehaztutako atal guztiak betez.
Izena ematen duten taldeen artean, epaimahaiak bat aukeratuko du. Honek Zarauzko Aste Nagusian (abuztuak 17) jotzeko aukera eta 2.500 euro irabaziko ditu. Gainera, Gazteak bere gain hartuko ditu ekitaldiaren ekoizpen teknikoaren kostuak (soinua, argiak eta beharrezko azpiegitura teknikoa).
Zarautz eta inguruetako herrietan erroldatutako edo bertan jarduera artistikoa garatzen duten artista eta taldeek. Edozein musika estilo eta adinetako talde eta artistak onartuko dugu. Adin txikiko parte hartzaileek legezko tutoreen baimena aurkeztu beharko dute. Parte hartzen duten musikariek aurkezten duten materialaren erabilera eskubideak dituztela bermatu beharko dute.
Gazteak osatutako profesionalen epaimahai batek hartuko du erabakia. Irizpideari dagokionez, proiektuaren kalitate artistikoa, zuzeneko emanaldirako gaitasuna, jatorrizko proposamena izatea eta tokiko eszenarekin lotura izatea baloratuko dira.
Ekimenean parte hartzen duten taldeek baimena emango diote Gazteari eta Zarauzko Udalari ekitaldiaren sustapenerako taldearen izena, irudiak eta material grafikoa erabiltzeko. Halaber, kontzertuan egindako argazkiak eta bideoak antolatzaileen komunikazio kanaletan zabaldu ahal izango dira.
Olaia Inziarte eta zeatik ez taldeekin partekatuko dute oholtza, abuztuaren 17an, malekoian.
HBO Maxeko telesail ezaguna gure hiriburuetara iritsiko da, itsasoz. Abuztuaren 7tik 9ra Donostian eta 10etik 13ra Bilbon, Targayen ontzian sartzeko aukera izango da, doan.
Kobetamendin joko duten taldeen errepasoa eginda, ikusi nahi ditugun 10 zuzenekoen zerrenda osatu dugu Gaztean.
Ekainaren 19 eta 20an, Bilboko San Mames estadioak ZETAKen ‘MITOAROA III’ ikuskizuna hartuko du. Bertaratu aurretik, zaleek jakin beharreko informazio interesgarria bildu dugu Gaztean.
Biarritzeko Atabalen izango da aurtengo gala. Bertan, Euskal Herrian sortutako musika omenduko dute, sari banaketa eta zuzeneko emanaldiak tarteko.
Podcast Geltokia jaialdiaren programazioaren baitan, Gaztearen podcasteko aurkezleek Iker Iribarren, Ana Goitia eta Ane Acedo gonbidatuak hartuko dituzte. 19:00etan izango da, Tabakalerako 1. aretoan.
Must +Pro ekimenaren baitan, Julen Idigoras eta Ainhoa Vitoriak zuzeneko solasaldi berezia egin dute, Bilboko Sala BBKtik. Kiliki, Ane Garcia, ALAI, Ke Lepo, Ander Merino eta Janus Lester gonbidatu dituzte.
Ostiral arratsaldean, Ibon Fernandez eta Leire Arrojeriak “GU” saio berezia egin zuten Mendizabalatik. Larunbatean, Ainhoa Vitoria eta Liher Larrañagak hartuko diete lekukoa.
Bilbon egingo dute Musikarien Topagune Profesionalaren bigarren edizioa. Gazteak saio berezia egingo du bertatik, Julen Idigoras eta Ainhoa Vitoriarekin.