Ramona’s First Evil Boyfriend taldeak Zarautzeko jaietan joko du, Gaztea Gaua ekimen bereziari esker
Olaia Inziarte eta zeatik ez taldeekin partekatuko dute oholtza, abuztuaren 17an, malekoian.
House of the Dragon telesail ezagunaren hirugarren denboraldiaren estreinua dela eta, HBO Maxek kanpaina bitxia abiatu du Euskal Herriko portuetan. Abuztuaren 7tik aurrera, Targaryen itsasontzi bat bisitatzeko aukera izango da Donostian eta Bilbon, doan.
“Telesaileko fanak Ponienteko unibertsoan murgilduko dituen esperientzia murgiltzailea” dela azaldu dute ekimenaren antolatzaileek. Ontziaren itsas bidaia abuztuaren 5ean hasi da, Bermeon, eta hilaren 7an iritsiko da Donostiako portura, gipuzkoar hiriburuko Aste Nagusiarekin batera.
Bi egunez, ontzia esploratu eta Targaryen Etxearen iruditerian murgiltzeko aukera izango da, goiz (11:00etatik 14:00etara) eta arratsaldez (17:00etatik 21:00etara). Igandean, abuztuak 9, goizez bakarrik irekiko du. Bisita doakoa da, eta sarrerak portuan bertan eskuratuko dira, aforoa bete arte. Ontzira sartzeko orduan, 25 pertsonako taldeak antolatuko dituzte.
Donostia atzean utzita, ontzi berezi hau Bizkaira itzuli eta Bilboko Itsas Museoan porturatuko da. Hiru egun izango dira (abuztuaren 10etik 13ra) erakusketaz gozatzeko, aurretik aipatutako ordutegi berean.
Ontzia, Bermeon. Argazkia: Victor Lafuente
Olaia Inziarte eta zeatik ez taldeekin partekatuko dute oholtza, abuztuaren 17an, malekoian.
Gaztearen ekimen berezi honi esker, aukeratutako taldeak Zarauzko jaietan jotzeko aukera izango du, Olaia Inziarte eta zeatikez taldeekin batera. Eman izena eta irabazi 2.500 euroko saria!
Kobetamendin joko duten taldeen errepasoa eginda, ikusi nahi ditugun 10 zuzenekoen zerrenda osatu dugu Gaztean.
Ekainaren 19 eta 20an, Bilboko San Mames estadioak ZETAKen ‘MITOAROA III’ ikuskizuna hartuko du. Bertaratu aurretik, zaleek jakin beharreko informazio interesgarria bildu dugu Gaztean.
Biarritzeko Atabalen izango da aurtengo gala. Bertan, Euskal Herrian sortutako musika omenduko dute, sari banaketa eta zuzeneko emanaldiak tarteko.
Podcast Geltokia jaialdiaren programazioaren baitan, Gaztearen podcasteko aurkezleek Iker Iribarren, Ana Goitia eta Ane Acedo gonbidatuak hartuko dituzte. 19:00etan izango da, Tabakalerako 1. aretoan.
Must +Pro ekimenaren baitan, Julen Idigoras eta Ainhoa Vitoriak zuzeneko solasaldi berezia egin dute, Bilboko Sala BBKtik. Kiliki, Ane Garcia, ALAI, Ke Lepo, Ander Merino eta Janus Lester gonbidatu dituzte.
Ostiral arratsaldean, Ibon Fernandez eta Leire Arrojeriak “GU” saio berezia egin zuten Mendizabalatik. Larunbatean, Ainhoa Vitoria eta Liher Larrañagak hartuko diete lekukoa.
Bilbon egingo dute Musikarien Topagune Profesionalaren bigarren edizioa. Gazteak saio berezia egingo du bertatik, Julen Idigoras eta Ainhoa Vitoriarekin.