Break On Stagen ekitaldi nagusia, larunbatean zuzenean, Gaztean
Arratsaldeko doako erakustaldien ostean, finaleria iritsi diren dantza taldeak Barakaldo Antzokian lehiatuko dira, 18:30etik aurrera.
Kontzertuetarako sarrerak bukatu diren arren, badira Musikaren Egunera hurbiltzeko beste hamaika arrazoi.
Astebete baino gutxiago falta da Musikaren Egunerako. Gazteak euskal musikariak omenduko ditu Donostiako Tabakaleran, goizean hasi eta gauera arte luzatuko den kontzertu eta ekitaldi sortarekin.
Gorka Urbizu, Olaia Inziarte, IZARO, Idoia, TOC, Zea Mays, Olatz Salvador, Janus Lester, Merina Gris, Bengo, Hofe, La Txama, Ezpalak, Dupla, Kiliki, EZEZEZ, Sukena, Maskak, Malko, Zilibito Records, Txopet, Mikosis, maKeda, ALTA, Euskoprincess eta Lamia Mari zuzenean ikusteko aukera izango da, hogeita hamar minutu inguruko zuzenekoetan.
Bertaratzerik ez dutenek, kontzertuak streaming bidez jarraitzeko aukera izango dute, Gaztearen YouTubeko kanalean, webgunean eta Primeran plataforman.
Minutu gutxian agortu dira Musikaren Eguneko gonbidapen guztiak. 17:00etan hasita eta 20:00ak arte, ordu tartekako gonbidapenak ateratzen joan dira, eta sarrera guztiak di-da bukatu dira, eskuragarri jarri eta berehala.
Sekulakoa izan da erabiltzaileen harrera, eta arratsaldean zehar 2400 pertsonatik gorako ilara birtuala egon da hainbat unetan.
Kontzertuetarako sarrerak bukatu diren arren, badira Musikaren Egunera hurbiltzeko beste hamaika arrazoi.
Gazteak zuzeneko bi saio egingo ditu Tabakalerako harreran, eta hauetarako ere ez da gonbidapenik beharko. Lehena “Bitan” saioaren denboraldiko azken atala izango da, Ainhoa Vitoria eta Sara Alonsok gidatuta, 11:00etatik 13:00era. Bigarrena, ostera, Julen Telleria, Ibon Fernandez eta Alain Perezek aurkeztuko dute, 15:00etatik 17:00etara. Musikaren Eguneko giroaren berri emateaz gain, egunean zehar joko duten artistak elkarrizketatuko dituzte bi saioetan.
Aitziber Gradosek eta Malen Altunak ‘Benetan Zabiz?’ podcasta zuzenean egingo dute Tabakaleran, sarbide librearekin.
Gainera, Musika Bulegoarekin elkarlanean, bi solasaldiz gozatzeko aukera izango dute sarrerari gabe gelditu diren horiek. Lehenengoan, Eneritz Furyak eta DJ Ines gorputza lehen lerroan jartzeaz arituko dira, Oihana Aranaren gidaritzapean. Bigarrenean, ostera, ‘Formatu handia vs. Formatu Txikia. Kontzertuak ikuspegi askotatik egiteko artea’ izango da gaia. Galder Beramendik gidatuta, gaiaz arituko dira Amaia Ispizua (GET in), Julen Caminos (Bidean Produkzioak) eta Dupla musikariak.
Bukatzeko, Tabakalerako Z Aretoan, 11:00etan hasita, musika urbanoarekin lotutako hainbat tailerretan parte hartzeko aukera izango da.
11:00 Beat Box: Orodreth
12:00 Hip Hop: La Basu
13:00 DJ: Sbans
14:00 Break Dance: Alba Montes
16:00 Break Dance: Alba Montes
17:00 DJ: Sbans
18:00 Hip Hop: La Basu
19:00 Beat Box: Orodreth
Tabakalerako kontzertu eta ekitaldi guztiak bukatuta, Dabadaba aretoan jarraituko du festak, 22:00etan hasi eta 02:00ak arte.
Gela eta Giiovaaz artisten musikarekin, goizaldean bukatuko dira Musikaren Eguneko ospakizunak. Festarako sarrera DICE plataforman izango da eskuragarri.
Arratsaldeko doako erakustaldien ostean, finaleria iritsi diren dantza taldeak Barakaldo Antzokian lehiatuko dira, 18:30etik aurrera.
Eguerdian hasiko da festa, bertso saioa eta mus txapelketarekin. Zuzeneko musika, bingo musikala eta DJez gozatzeko aukera egongo da, iluntzera arte.
Erramun Martikorena, Eñaut Elorrieta eta La Mari artistak arituko dira, besteak beste, akustikoentzat sortutako oholtza berezian. Gainera, ZETAK Crystal Fightersen zuzenekora batuko dela iragarri dute.
Astebeteko epean 1800 bototik gora jasota, Nerea izango da Gazteak abenturara eramango duen lehiakidea.
Urriaren 10era bitarte, Gazteak proposatutako lau hautagaien aldeko botoa emateko aukera izango duzue. Maria Ortiz, Nerea Perez, Ohian Gozategi eta Aritz Soufiane dira gure aurtengo lehiakideak.
Gaztearen zuzeneko saio bereziak eta TOCen kontzertuak eman diote hasiera Musikaren Egunari. Une horretatik aurrera, elkarrizketak, solasaldiak, tailerrak eta zuzeneko musikaz gozatzeko aukera izan da Tabakaleran.
Igande honetan Gazteak Musikaren Eguna omenduko du Donostiako Tabakaleran. 11:00etan hasi eta 22:00ak arte, zuzeneko musikaz, saio bereziez eta hitzaldiez gozatzeko aukera izango da.
Areto nagusietako gonbidapenek izandako arrakasta tarteko, Prisma aretoan ere gonbidapen bidezko sarrera jartzeko erabaki hartu dugu. Aforo arazorik izan ez dadin, 17:00etan izango dira eskuragarri maKeda, Euskoprincess, Alta eta LaMia Mari ikusteko gonbidapenak.
17:00etan hasi eta 20:00ak bitarte jarri ditugu eskuragarri tiketak, ordubeteko tartearekin. Argitaratu eta minutu gutxira bukatu dira denak, bi mila pertsonatik gorako ilara birtualekin. Gonbidapenik gabe gelditu direnek Prisma oholtzako zuzenekoetara, hitzaldietara eta Gazteako saio berezietara hurbiltzeko aukera dute.