Byainhi eduki sortzaile azkoitiarra ezagutu dugu “GU” saioan
Sareetan bere bideoak ikusi eta estudiora gonbidatu dugu.
Bengo eta Olaia Inziarte “GU”n izan dira, kaleratu berri duten “Beldurrik gabe” izeneko elkarlana aurkezteko.
Denso ekoizlearekin landu zuen proposamena Bengok, eta hasieratik zuen argi Olaiarekin egin nahi zuela. Gero, elkarrekin idatzi dute letra, eta kantaz aritzeko hainbat hitzordu egin ostean, estudiora joan dira. Estilo ezberdinak dituzte arren, jolasteko aukera izan dute eta elkarrekin ondo moldatu direla kontatu digute.
Uda ostean helduko den Bengoren diskoaren parte izango da abestia, musikariak aurreratu digunez. Olaia, ostera, etxean ordu asko ematen ari da, gauzak asmatzen, konposatzen… 2026a kontzertuak emateko aprobetxatuko du artistak, eta ez du baztertzen kanta solteren bat kaleratzea.
Gaztea Sariei buruz ere galdetu diegu. Disko onenaren saria eramateko izendatuetako bat izateak ilusio berezia egiten dio Olaiari, kategoria politenetarikoa iruditzen baitzaio.
Sareetan bere bideoak ikusi eta estudiora gonbidatu dugu.
Natali musikaria “GU”ra etorri da, Mugan taldeko Pablo Zurutuzarekin.
Donostiar bakarlariaren musika proiektua ezagutu dugu “GU” saioan.
Alex Ubagorekin, Gozategirekin eta La Oreja de Van Goghekin jotzen du Goikoetxeak. Hiru mundu horiek uztartzeko moduaz aritu da “GU”n.
Bi artistek “SEX SUA BAI” izeneko elkarlana ekarri digute estudiora, laster kaleratuko duten Txorterriko jaiak EParen atariko gisa.
Garesko taldeak 'Lágrimas del puerto' izeneko disko laburra kaleratu berri du.
Bermeotar amona-biloba ezagunenak ekarri ditugu estudiora.
Taldeko kideek singlea berria aurkeztu eta urte bukaeran etorriko den diskoan topatuko duguna aurreratu digute.
Artistaren proiektuan murgildu gara, uda honetan entzuteko kanta ezin aproposagoarekin.
Gērek ’23.556’ izeneko diskoa ekarri digu estudiora, primizian. Baliatu dituen erreferentziez eta datozen zuzenekoez aritu da “GU” saioan.