Natalik eta Muganeko Pablo elkarrekin sortutako “Inoiz gertatu ez balitz bezela” ekarri digute

Natali musikaria “GU”ra etorri da, Mugan taldeko Pablo Zurutuzarekin.
Iragarkia
18:00 - 20:00

Natali artista hartu dugu “GU” saioan, kaleratu berri duen “Inoiz gertatu ez balitz bezela” izeneko kanta aurkezteko. Aspaldiko laguna da usurbildar kantaria, baina AEBetan eman ditu azken bi urteak. Gurera bueltan, disko berri bat prest duela kontatu digu gonbidatuak.

Mugan taldeko Pablo Zurutuzarekin etorri da estudiora, elkarrekin grabatu baitute ekarri diguten kanta. Batak bestearen lana aurretik ezagutzen zuten arren, ez zuten elkar ezagutzen. Natalik kontatu digunez, bai kanta honen baita diskoaren grabaketa amets baten moduan bizi izan ditu.

Diskoan aurkituko dugunaz galdetuta, sendatu gabe ditugun zauriez ari dela kontatu digu artistak, “ezkutatzen ibili garen horri begietara begiratu eta onartzean hasten den loratzea”z, hain zuzen ere.

Zure interesekoa izan daiteke

Gehiago ikusi
Publizitatea
X