Byainhi eduki sortzaile azkoitiarra ezagutu dugu “GU” saioan
Sareetan bere bideoak ikusi eta estudiora gonbidatu dugu.
Aimarz eta Kiliki “GU”n izan dira, elkarrekin kaleratu berri duten “SEX SUA BAI” abestia aurkezteko. Elkarrizketa hasi orduko, duten harremanaz galdetuta, ez genekien datua eman digute bi artistek: bigarren lehengusuak dira Kiliki eta Aimarz.
Gertukoak diren arren, aurten elkartu dira estreinakoz musika sortzeko asmoarekin, eta bilera profesional horiek uste baino emankorragoak izan direla kontatu digute. Izan ere, elkarlan bat sortzeko batu ziren eta EP bat osatzeko adina abesti atera zaizkie. “SEX SUA BAI” da ekainaren 19an iritsiko den Txorterriko jaiak disko laburraren lehen alea.
Kilikik aurreratu digunez, uda usaina duen lana osatu nahi izan dute. 2000ko hamarkadako doinu eta estetikaren ildotik, disko eklektikoa atera zaiela kontatu digute. Hala, hyperpopa, dancehalla, housea eta popa aurkituko ditugu bi artisten arteko elkarlanean.
“SEX SUA BAI”en bideoklipaz ere aritu dira gonbidatuak. Bertan agertzen diren protagonistetako batzuk parrandan ezagutu zituztela kontatu digute.
Sareetan bere bideoak ikusi eta estudiora gonbidatu dugu.
Natali musikaria “GU”ra etorri da, Mugan taldeko Pablo Zurutuzarekin.
Donostiar bakarlariaren musika proiektua ezagutu dugu “GU” saioan.
Alex Ubagorekin, Gozategirekin eta La Oreja de Van Goghekin jotzen du Goikoetxeak. Hiru mundu horiek uztartzeko moduaz aritu da “GU”n.
Garesko taldeak 'Lágrimas del puerto' izeneko disko laburra kaleratu berri du.
Bermeotar amona-biloba ezagunenak ekarri ditugu estudiora.
Taldeko kideek singlea berria aurkeztu eta urte bukaeran etorriko den diskoan topatuko duguna aurreratu digute.
Artistaren proiektuan murgildu gara, uda honetan entzuteko kanta ezin aproposagoarekin.
Gērek ’23.556’ izeneko diskoa ekarri digu estudiora, primizian. Baliatu dituen erreferentziez eta datozen zuzenekoez aritu da “GU” saioan.