Izotz donostiar artistaren lana ezagutzen, “Ama, no soy artista” singlearen bitartez

Donostiar bakarlariaren musika proiektua ezagutu dugu “GU” saioan.
Iragarkia
18:00 - 20:00

Izotz musikaria ezagutu dugu “GU” saioan. Madriletik etorri berritan, musikaren munduan leku bat bilatzen ari da donostiar bakarlaria.

Gonbidatuak kontatu digunez, Zinema ikasi du, soinu postprodukzioan espezializatuta. Ikus-entzunezkoak eta musika uztartzeko helburuari tiraka, artearen munduan murgiltzen ari den lagunez inguratuta egiten ari da bidea. Etxean rap zale amorratuak izan diren arren, bere musika egiteko orduan pop-rocka nahiago duela kontatu digu musikariak.

Osasun mentalaz ari da bere abesti gehienetan, eta hitzak laguntzeko tresna kutuna du: sintetizadoreak. Elementu elektronikoak soinu organikoekin nahasten ditu bere abestietan, eta konbinazio horretan gustura bizi da Izotz.

“Ama, no soy artista” kaleratu berri duen kanta entzunaz agurtu dugu artista.

Publizitatea
X