Martzelinho artista nafarra ezagutu dugu “GU” saioan. TikToken eduki sortzaile gisa eman zituen bere lehen urratsak, eta 2024an bere lehen abestia kaleratu zuen: “Días Grises”. Bi urte behar izan ditu bere musika ibilbideari berriz eusteko, baina “Berriro Taupadaka” abestiarekin lanari ekiteko prest dagoela kontatu digu.
Musika urbanoaren bidetik, berak bizitako esperientzien inguruan idazten duela aitortu digu gonbidatuak: “Nire bi abestiek izen-abizenak dituzte, benetako istorioak dira, nire bizipenak dira eta idazten dudana nik sentitu dudan zerbait da. Orduan, barrutik dator”, azaldu digu artistak.
Entzun elkarrizketa osorik!