Kalean da ‘MASKARADA’, Duplaren disko berria

Aguraingo bikoa Gazteako “GU” saioan izan da, disko berriaren kontzertuetan ikusiko duguna hizpide.
Iragarkia
Dupla
18:00 - 20:00

Duplako Beñat eta Gari “GU”n izan dira, MASKARADA izeneko disko berria aurkezteko. Antzerkia, satira, kritika soziala eta autokritika uztartu dituzte, taldearen zortzigarren urteurrenarekin bat egin duen kaleratzean.

Durangoko Azokan aurkeztuko du lana Aguraingo bikoak. Eurek kontatu digutenez, lehen aldiz erosi dute standa Landako gunean, eta azokak iraun bitartean bertan izango dira.

Azken urteetako joerari eutsita, bideoklip landuekin ondu dute azken kaleratzea. Kolore biziak, aurpegi ezagunak, extraz beteriko bideoak eta diskoaren unibertsoa borobiltzeko iruditegi landua osatu dute, Mario Lezaun eta Alba Muriasen laguntzarekin. Diskoa zuzenean aurkezteko formatu berria prestatu dute Duplako kideek. Orain ari dira oholtza gainean gertatuko dena ensaiatzen, baina “estimuluz beteriko kontzertua” izango dela aurreratu digute.

Publizitatea
X